Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2004/06/03

Funtsezko lur politika

Berrikitan, Administrazioko hiru inspektoreek beren txoxtena agertu dute funtsezko lur egoerari buruz. Hemengo akatsen eta gabezien adierazlea. Hala gure ihardokitzea

rss Ezagutzera eman
Funtsezko lur politika

ARGAZKIA JAITSI

Administrazioko 3 inspektore orokorren agerpena funtsezko lurraren egoerari buruz ez da ustegabekeri bat. Iparraldeko erakargarritasun handia uztarturik podere publikoen utzikeriarekin sortzen dute desoreka ekonomiko, zozial eta kulturala azkarra.

Azken bi kondaketa orokorren artean, urte guziz, 2 230 jende atzerritik etorriak Iparraldean kokatu dira. Denbora berean etxebizitza sektorearen prezioak kostaldean eta erdi gunean %50ez emendatu dira !! alojamenduaren krisia piztuz.

EAJ-PNBrentzat, tokiko biztanleak baztertzen eta ekonomi alorreko lurraldeen sortzeko nekezia sortzen duen egoera hau ezin onartuzkoa da.

Txoxten honek azpimarratzen duen bezala, alor honetan egiazko politika publiko baten eskasa arduragabekeri orokor baten seinale da. Kuadroak (SCOT, PLU, PLH) eta tresnak (OPAH, ZAC, ZAD…) hor dira bainan ez ongi baliatuak politika nahikeri baten faltaren gatik. Iparraldeko Funtsesko Erakunde Publikoak segurtatzen ahal lukeen funtsezko politika koherente bat tokiko kolektibitateentzat, ez da oraino eraikia.

Tokiko hautetsien gainean deskargatzen den Estadoa alta zinezko arduradun nagusia da. Alabainan, ekimen orokor baten beharra Iparraldeko mailan, sort daiteke bakarrik lurralde konzientzia azkar batean. Beraz, Iparralde mailako instituzio politika baten sorkuntza ezeztatuz, Estadoak errexten du tokiko hautetsien ikusmoldea mugatzea beren herriei.

Ikustekoa da euskal alderdiek dutela bakarrik arazo hortaz griña nagusi bat erakusten. UMP edo PS-k, Parisen aldizka poderean direnak, iduriz Iparraldeak galtzen duen arima horren egoeraz ez dira hainbeste axolatzen. Alta denak lotuak dira, Euskal herrian funtsezko politika kudeatzea, Euskal herrian bizitzeko nahikeria, Euskal herria maitatzea, herri bat bezala eta ez bigarren mailako egoitza bezala.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP