Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2004/10/28

Mugazgaindiko harremanak, ametsetatik ekintzetarat

Urriraren 23an, iragan da, Kanbon, Lema, Iparraldeko EAJ-PNBren hilabetekariaren eguna. Egitarauan, gai bat bereziki aztergai : mugazgaindiko harremanak...

rss Ezagutzera eman
Mugazgaindiko harremanak, ametsetatik ekintzetarat

ARGAZKIA JAITSI

Interesa zen ikustea nola bi Euskal herriak pratikan lotzen ari ziren, hainbat arlotan. Goizean, ekonomia arloan, lehenik André GARRETAk Euskal Herriko CGPMEren burua, mugazgaindiko harremanen alde agertu da, bainan, memento berean kezkatzen da. Hala nola, hemengo enpresek eta Hegoaldeko enpresak ez dira lege beretan bizi, bai fiskalitate edo zozial arlotan. Ondorioa da hemengo enpresek ez direla ardura lehiatzen ahal, Hegoaldeko enpresekin. « Ez dugu hola segitzen, Europaren batuketa ekonomikoa egin eta, orain harmonizazio fiskalak eta zozialak egin behar dira laster » zion André GARRETAk.

Bestalde, hainbat arduradunek azpimarratu dute apurka apurka gero ta egitasmo gehiago lantzen direla, turismo edo enpresen arloetan. « Hango egiturekin, cluster-ekin bezala elkarlanak bultzatzen ari gira » zion Peio OLHAGARAY, Baionako Merkatal Ganbararen arduradunak. Hainbat egitasmo aurkeztu eta, baikorki ikusten zuen geroa, elgarrekin lanean hartzeko nahikeriak baitira. Jean Pierre ITHURBIDE, SPRIko arduradun batek zion Hegoaldea prest dela Iparraldearekin lanean hartzea, elgarrekin atzerriko merkatuetarat joaiteko

Turismo arloan, « Atzerrian, promozio amankomunak egiten ditugu Euskal Herriaren irudian oinarrituz » azpimarratzen zuen bere aldetik Departamenduko turismo arduradun Henri LAUQUEk, .

Hitz baikorrak entzun dira ere arratsaldean, instituzio arloan. Goizean, sar hitza bat izan zen. Jose Maria MUNOAk, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako arduradunak azpimarratu zuen bezala : “gaur Hegoaldearekin, zerbait azkar nahi bada egin, zinez, baitezpadakoa da, alde batetik, Eusko Jaurkaritza, Foru Aldundiak eta bestetik, Departamendua, Eskualde Kontseilua eta Estadoa, bil daitezen mahain baten inguruan, funtsezko lan baten egiteko. ».

Arratsaldeko eztabaida hasi da Agustin AROZTEGIrekin. Erakutsi digu Baiona-Donosti eurohiriaren aintzinamenduak. Ikerketa asko egin eta, proiektu konkretu batzu egitekotan dira. Gero, Iparraldeko politikari arduradunen artean, instituzio arloan zuten eztabaida. Hor zegoen Beñat GIMENEZ, UDFko Angeluko Kontseilari Orokorra, Peio LABEGUERIE, Elgar-eko buruzagi bat, Mikel ITHURBIDE, ABko Angeluko zinegotzia, Txomin PEILLEN Iparralde EAko lehendakaria eta Aitor ARANDIA, EAJ-PNBko Baionako zinegotzia. Hor ziren Iparraldeko ordezkari politikarien artean, akordio orokorra bazegoen, gehiago egin behar zela. Horretarako denak ere adostu dira erraiteko euskal instituzio baten beharra, premiazkoa litzatekela, aintzinamenduak azkartzeko.

Arratsean, EGI gazte erakundearen Iparralde eta Hegoaldeko militanteen arteko eztabaida piztu da, lehenik ohartuz, bakotxak besteaz, irudi faltsuetan bizi zela. Peio ETXELEKUk zion, « Hegoaldeko jendeek, Iparraldea ikusten zutela lasaitze eremu bezala, ez konturatuz, hemen ere, Iparraldean, ekonomia dinamiko bat bazegoela, ez bazen konparatzen ahal ere Hegoaldekoarekin ». Gero trukaketa batzuen ideiak piztu dira, hainbat alorretan. Orain, gogoetatze eta obratze garaia helduko da ere gazteen artean.

Sekulan baino gehiago, EAJ-PNBren eginbeharra izanen da bultzatzaile izaitea mugazgaindiko harremanetan, bi Euskal Herriak lotzeko eta ez zatikatzeko, Batasunak zinez desegoki den egunean, aldarrikatzen zuen bezala, arratsaldean.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP