Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2005/06/22

Europak baia erraiten dio euskarari Ramuntxo Kamblong Iparraldeko EAJren lehendakariaren arabera

Ez da akordiorik izan joan den asteburuan, Europako Kontseiluan. Gero ta eraso gehiago euroaren aurka anti-europazaleen gandik. Europako Itun Konstituzionalaren bozkatzeko prozesuaren geldiketa zinez sobera luzea izan daitekena...

rss Ezagutzera eman
Eta bixtan dena B planorik ez. Itun Konstituzionalari buruzko ezak azkartu du indarren banaketa denen arteko proiektua ahulduz. Ezaren aldekoen airostasuna, igurikatua Frantzian ez da biziki agertzen. Ulergarri da. Ez da gehiago egitasmo ultra-liberalaren aurka hitz egiten baizik eta errealitatearen dorpeaz. Alabainan, Frantziak ez du gehiago aski pizurik, maiatzaren 29az geroz duen ahultasunaren gatik merkatu ekonomiko handi baten menturaren aurka jokatzeko, batasun politikoaren alde ego babes zozialaren alde jokatuz. Ezkertiar edo eskuindar Europaren aurkako Frantses zaleak nahi zuten bezala, Frantziaren eragina ttipitu da Europan eta ihardokitze hetsikorra gerta daiteke, isolazionismoa ager daitekelakotz.

Giroa ezberdina Euskal Herrian BAIak irabazi duelarik. Madrilen ordezkaturik diren euskal eta katalan alderdien galdeeri esker, gobernu espanolak lortu du euskara erabilia izan dadin Europako erakundeetan. Euskal erradikalek ziotelarik Europako Konstituzioatik kanpo etzela gure hizkuntzaren onarpenik izaiten ahal, urrats garrantzitsu bat gainditua izan da euskararen normalizazioan, komunikazio tresna bezala. Alabainan, Autonomi Erkidegoren, eta Nafarroaren zati baten ondoren, aintzinamendu berri bat da gure hizkuntzaren onarpenean.

Iparraldeari dagokionez, espero dezagun Parisek Madril eta Brusela jarraituko dituela XXI. mendeko eurozale modernuekin bat eginez euskarari onartaraziz zor zaion maila politikoa.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP