Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2004/12/31

Autonomi estatutu berria onartua

Espero ez zena gertatu da, Euskadiko Estatu berrirako proposamena onartua izan da Eusko legebiltzarrean. Ihardokitzea...

rss Ezagutzera eman
Autonomi estatutu berria onartua

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarreko euskal herritarren ordezkariek gizartearen nahikeri gehienena garbiki azaldu du : elgarrekilako-burujabetza eta herri kontsulta Estado españolarekin elkartze aske eskubideari buruz.

EAJ-PNB poz handirekin hartzen du Eusko Legebiltzarraren erabakia, abendoaren 30ean, ostegunean, Eusko Autonomi Erkidegoko Estatu berriaren proposamenari buruz. Garaipena da Eusko Jaurlaritzarentzat eta bere lehendakariarentzat, Juan Jose Ibarretxe, baita ere botu historiko bat Euskal Herriaren geroari buruz.

Eztabaida abiatua bazen ere duela urte bat baino gehiago, Alderdi Popularrak eta Alderdi Zozialistak proposamen alternatiborik ez dute zinez ekarri beren oinarri zentralistan egonez : Euskal Herriaren geroa bakarrik Madriletik erabakia daiteke !

Jaurlaritzaren alderdien bozei (PNB,EA eta IU) gehitu dira Sozialista Abertzaleak (SA)en 3 boza erran nahi baita, Legebiltzar kideen %52a. Egitasmo hau Ibarretxe plana izendaturik bazen ere, orain, Eusko Legebiltzarraren proiektua da.

SAk abstenzioaren jarrera ezagutarazi zuen egun batzu lehenago. Bere neutraltasuna garbia izan da : 3 legebiltzarkide alde eta 3 aurka. Estrategia hau politikeri hutsa dela ikus daiteke, eta prentsa katalanaren arabera Pernando Barrena, SAko buruzagietarik batek makiabelikoa ikus lezake. Alabainan, sorpresa kolpea baliatuz, hobeki mediatizatua izaiteko, SAko erabakia kontraesanean iduri luke orain arte Otegi eta bere lagunen ezaren jarrerarekin. Biztanleen eta Herriaren geroarekin jokatzea Xake joko batekin bezala arduragabekeria erakusten du, baina lehenik haien ezintasun politikoaren adierazle da : SAko lagebiltzarkideak ez dira menturatu beren hautesleen nahikeriaren aurka jokatzea. Horiek etzuten ulertuko trabatzea herri kontsultaren proposamena burujabetza gehiagorat joaiteko.

Zer nahi gisaz, Legebiltzar españolak orain bere jarrera eman beharko du Autonomi Estatutuaren erreformaz, gero herri kontsultaz onartua daitekena. Ikusiko dugu orduan Espaniak onartzen duenez demokrazia eta aukera emaiten duenez Euskal Herriko biztanleei instituzioen formula egokiena hautatzeko.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP