Artxibak
2005/01/26
EAJ-PNBk laborantxa ganbara berria sustengatzen du
Podereak ukatzen dituen herrikoi aldarrikapenen aintzinean, euskal gizartea antolatzen da. Azken adibidea : Laborantxa ganbara alternatibo baten eraikuntza. Hala gure ihardokitzea.
Abertzale mugimendu bezala, nahi dugu :
-herri bizi bat. Laborantxa, baserritar munduaren oinarria da. Baserriak, laborarien beharra daukate. Zer bilaka laitezke Donapaleu edo Donibane Garazi bezalako hiriak, azokarik gabe, eroslerik gabe beren saltegietan ?
Orokorkiago, 7 lurraldeen Euskal Herri baten aldarrikapenak zer zentzu luke, 2 lurralde, Xiberoa eta Baxe Nafarroa husten balire eta Lapurdi barnekaldea bere laborantxa izaitea galtzen balu ?
-euskal ondarearen jarraipena, gizarte moderno bati ekartzen dituen markak. Hizkuntza edo kultura bezala, laborantxa modernizatu batek, bere mozkinei, gizonei, mentalitatei, landarei esker berezitzen du lurralde hau, zentzu berezi bat emanez.
Laborantxa politika azkar bati lotuz, beharrezkoa zauku :
-merkatu ekonomia baliatzea euskal laborarien interesei itzuliz. Beren etekinak oinarrituak izan behar dira erantsi handienarekin eta beraz prezio emankor batekin. Kalitatezko mozkinak handituak izan behar dira. Etekin bat balio handiko mozkinekin eta ez kantitate handiegiekin, superprodukzioaren arriskuak apaltzen ditu, baita ere etxaldeen ttipitzea. Horrek herri bizi bat ondorioztatzen du.
-garapen jasangarri bat. Lotzea kalitatezko mozkina, ingurumenaren errespetua, belanauldien arteko lotura, ideia nabarmenak behar ditaizke. Alta, gaur, lan kementsua egin behar da horien lortzeko,
-belanauldi berrien lurraldeari duten atxikimendua baliatu. Gure herrian, laborantxaren irudia ez da oraindik beste tokietan bezain atzerakoia. Balia dezagun indar hori.
Orientabide nagusi horiek ez dira Pirineo-Atlantikako Laborantxa Ganbararenak. Ez du baliatu lurralde honen pundu baikorrak, gazteen atxikimendua edo kalitatezko mozkin ainitzen posibilitatea. Ez da urrundu laborantxa intentsibo batetaz. Beraz, beharrezkoa da beste alternatibak atzemaitea.
Laborantxa Ganbara berria eraikitzen dutenen helburuak gureak direlako, EAJ-PNBk operazio hau defenditzen du Iparraldeko laborariak Pabeko menpekotasunik aterako direlakotz eta partzuergoak eginen dutelakotz Eusko Autonomi Erkidegoko instituzioekin. EAJ-PNBk galdediten du sindikalismoaren ainiztasuna errespetatua izan dadila. Gaur, EHLG elkarte pribatu bat da, bere eraginkortasuna frogatu beharko du, euskal laborari gehienek sar daitezen egitura hortan. Horrela, ofizialtasuna ikusia izaiten ahalko da.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09