Artxibak
2005/07/13
Lehiakortasunezko poloak : Ekonomi deserdiratu baten bidean ?
Iraultza ttipi bat bizi dugu frantses politika ekonomikoan...
Zentralismoa zen orain arte araudi nagusia. Enpresa nazional erraldoiak Estadoaren menpe, alor estrategikoetan EDF bezala energian, SNCF, garraioan,… Estadoko ikerketa zentro nagusi batzu CNRS bezala. Ekonomia Parisetik bultzatua zen hirigune honen onerako bereziki.
Lehiakortasunezko 67 poloak sortuz, Frantzia apurka gaurko munduaren errealitateari bihurtzen da kolbertismo eredua aldatuz. Estadoaren presentzia azkar egoiten da dirustatzen eta erabakitzen baititu ekimenak. Bainan, lehiakortasunezko poloak deserdiratuak dira beren logikan. Alor bereko lantegiak, ikerketa zentroak, formakuntza eskolak sarekadan biltzen dira egitasmo amankomunak bultzatzeko ikerketan, formakuntzan, kalitatean, kudeaketan, nazioarteko aktibitateetan… Tokiko aktore horiek poloen egiazko animatzaileak dira. Tokiko aktoreen sarekada berez arras ezberdina da zentralismo hierarkiatik, tokiko aktorei emaiten zaien lehentasunari arras ezberdina da Estadoaren bultzakadaz. Zergatik, aldaketa hau ?
Europan ongi heltzen diren herrialdeek cluster edo iharduera polo hauek garatu dituztelakotz 80-90 urteetan. Zentralismoaren ikusmoldearekin oker den Frantziak bere aldi da moldatzea formularen eraginkortasunaren aintzinean, ekimenak zainduz Parisetik.
Hegoaldean, jakobinismo hutsari oposatuak diren podere publikoek bultzatu dute duela 15 urte mota bereko « kluster »ak. Orain, 12 dira. Euskadiko aberastasunaren %45a ordezkatzen dute. Beste 20, ikerketan dira. Klusterak deslokalizazioaren aurkako irtenbide ona izan dira, lantegien lehiakortasuna lagundu dute, bereziki kanporako salmentak azkartuz.
Frantzia sartzen da deserdiratze ekonomi baten esperientsian. Bere beranta atzemanen ote du ? Lehiakortasunezko poloak, premiazko estrategia izanen ote direa ? Geroak erakutsiko du. Gaur, Euskadiren heinean izaiteko, Frantziak behar lituzke 360 bat “kluster“. Bidea oraindik luzea da. Deserdiratzea zinez eraginkorra izanen da politikoa eta ekonomikoa izanen delarik, erran nahi baita, herrialdeek horrelako ekimenak bultzatzen ahalko dituztelarik, Parisetik menpe izan gabe. Frantziak behar luke bere kemen guzia ezarri bide hortan.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09