Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2005/02/05

Frantziak euskara ukatzen du

Urtarrilaren 26an astezkenean, konstituzio aldaketaren eztabaidan, herrialde hizkuntzen onarpenaren aldeko emendakinek baztertu dituzte legebiltzarkideek.

rss Ezagutzera eman
Frantziak euskara ukatzen du

ARGAZKIA JAITSI

Deputatuen baztertze jarrera jarraiki hau betiko lelo jakobinoan oinarritzen da : nehor ez da Frantziako hizkuntzen aurka, baina babespen ofiziala ez da beharrezkoa laguntzak possible baitira. Gehiago dena, hizkuntza talde baten onarpena litaike.

Zer erran lezakete jakobino horiek, Europa inglestu batean, frantsesak gal baleza bere ofizialtasuna Frantzian, europako laguntzak posible lirelakoan eta frantses hizkuntza taldea baztertua balitz Europako Batasuna lanjerran ezar bailezake ? Ariko lireteke zuzengabetasun eta beren hizkuntz eskubide ukapenen oihukan. Alta, hori dute egiten gurekin Frantzian.

Euskara eriaren aintzinean sendagailu batzu emaiten dizkigute GIP euskara bezala, bainan, ofizialtasuna bezalako tratamendu azkarrak beharrezkoak dira, horrelako hizkuntz guttitu baten salbatzeko. Aurreikuspenen arabera, 30 urteren buruan, Estado sistema horrek hilarazten utzia izanen ditu altxor batzu : alzaziarra, bretoina, katalana, korzikarra, flamengoa edo euskara. Ainiztasun kulturaren aurka jokatuz, ez du gehiago nazioarteko sinesgarritasunik defenditzeko Europako leloa ; batasuna, ainiztasunean.

Hobe dugu begiratzea Bidasoako beste aldeko euskal modernitaterat. Eusko Autonomi Erkidegoan, bakarrik hizkuntz politika azkar bati esker da 25 urteren buruan lortu belanauldi berriak bilaka dadin elebiduna gehiengo batean, euskalduna eta gazteleraduna.

Eredu hori jarrai dezagun, itxaropena atxik dezagun Hegoaldeko instituzioekin lana eginez eta jarrai dezagun lortzea zerbait Parisetik, galdeginez gure hautetsi handiak lan kartsu batean har ditezela eta ez azken eztabaidan bezala, hor ez izanez.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP