Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2005/05/31

« OUI »k galdu du, bainan BAIak irabazi du

Frantziako hautesleek JP Raffarinen gobernuaren politikari eza erran diote eta momento berean, Europako Itunaren Konstituzioari eza eman. Orain, Errepublika frantsesa ezin konponduzko egoera korropilatsuan da...

rss Ezagutzera eman
« OUI »k galdu du, bainan BAIak irabazi du

ARGAZKIA JAITSI

Europarrak kezkan dira jakiteko nola eraikiko den Europa, baietzaren hutsaren ondotik Estado honetan. EAJ-PNBrentzat aldaketa sakon baten beharra baiptezpadakoa da Frantzian igandeko bozeri erantzuteko.

Iparraldearentzat, baiak irabazi du gehiengoa ertsia bada ere : % 50,64a, bi mila bozen diferentzia. Bere berezitasuna oraindikan adierazten du Akitaniako beste lurraldeekin. Azkenean, Euskal Herri osoak baia erran dio Europari, Euskal Herriaren proiektuari bere atxikimendua erakutsiz Europan.

Eskerrak luza ditzagun abertzale eta euskalzale moderatuei, bereziki Lapurdin, haier esker Euskal Herriaren ikuspegi baikorra erakutsia izanen baita Europari begira.

EAJ-PNBk galdegiten du Pariseko podereari gure berezitasuna kontutan har dezan. Gure boz propioa entzunaraziko dugu oraindikan ere Euskal Herriaren europazaletasuna berretsiz. Ez dugu politika lanjeros baten zepoan erori nahi gure interesentzat.

Hots, hemen berean, Euskal Herri departamenduaren kontra agertzen diren ezaren aldeen porrota, keinu baikorra da Iparraldeko instituzio propioaren aldeko mobilizazio batentzat

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP