Artxibak
2005/06/01
Aldaketa ttipi bat gizon hautaketa oker handi batekin
Chirac lehendakariak segurtatzen zuen Frantsesen mezua ulertu zuela. Frantses jakobino krisialdi larrialdi huntan, tokiko eta eskualdeen podereek bultzatuko luketelarik egiazko dinamismo ekonomiko bat beste Europako herrietan bezala, aldaketa ttipiena proposatua zauku : gobernu berri batena...
Erabaki hau gaurko beldurkortasunaren adierazle da. Schroeder kanzilierraren kuraiaz urrun gira, erabaki duelarik Bundestagaren desegitea hauteskundeak galdu eta, konfiantza galdea pausatuz Alemanei. Frantzian, ez da horrelakorik, ez lehendakariaren kargurik uztea, ez Frantses legebiltzarrarik desegitea, Alemanian baino krisialdi gogorragoa delarik.
Gehiago dena, hautatua izan den lehen ministro berria, Villepin jauna, Errepublikakor hertsi bat da jakobinismo gogorrari atxikia. Xuxen, aldaketa sakonak bultza lezaken lehen ministro baten kontrakoa.
Orroitzen gira bere etortzeaz Iparraldean, erabaki zuelarik arno ona edatea, laborarien kezkak entzutea ordez. Alta, jarrera elitista hau, haustura hau gizartearekin dira igandeko ezaren iturri garrantzitsuena.
Errefusatu du instituzio aldaketa Iparraldearen onartzeko eta eskualde edo tokiko podereen azkarren aurkakoa da. Zentralismoa, herrien desorekan, paperkerian edo ekonomiaren geldikortasunaren oinarria bada ere ez da aldatua izanen buruzagi horrekilan.
Gure hizkuntz guttituen alde abiatu desmartxa baten dokumentoaren euskal eta gaskoin bertsioak ez ditu izenpetu nahi izan. Diskriminazio baikorraren aurka da eta talde batek bere eskubideak defenditu nahi dituelarik, komunitarismoaren lanjerra ikusten du. Gaur, ainiztasuna batasunean toki guzietan galdegiten delarik, gelditzen da lehen bezala berdinkortasunaren alde eta ezberdintasunaren zanpatzaile.
Legearen autoritarismoan egonez eta ez hitzarmen edo solasaldiaren bidea jarraikiz, ez ditu errexki abiatuko negoziaketak gizarte zibilaren ordezkariekin, ezinbesteko urratsa lortzeko adostasuna hautu azkar eta banatuen gainean. Alderantziz, hauteskundeetan sekulan ez parte hartzeak ez zaio lagungarri izanen gizarte krisialdiak izanen direlarik.
Sekulan baino gehiago, Frantziaren arraberritzearen itxaropena neke agertzen da. Gu Iparraldeko Euskaldunek eurozaletasuna adierazi dugularik berriro begiratu behar dugu Hegoaldeko auzo eta anaiei buruz, itxaropenarekin, beste Europako jende ainitz bezala direlakotz, etorkizunari begira itzuliak konfiantsa osoan.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09