Artxibak
2005/07/15
Ongi etorri Iparraldean
Turismo intentsiboa azkar egoiten da Iparraldean. Gaur arte garatu da. Bainan aktibitate molde hau bere mugak erakutsi ditu...
Ondartza eta iguzkiarekin oinarriturik, kostaldea du bereziki unkitzen, udako oporraldietan kokatua, Uztaila erdi eta Agorrila bukaera arte, ezagupen kulturala eskasa, gero ta gehiago lehiatua mundu mailan toki merke eta ederrekin, adibidez, Kroaziarekin.
Beste turismo bat beharrezkoa da lurralde osoan banatua, urtean zehar gehiago zabaldua, oinarritua egiazko harremanekin errespetagarri bai oporzaleentzat, bai hemengo profesionalentzat. Turismo galde berriari esker, hemengo kargudunen diskurtsoa aldatu da. Gero ta arautuago den bizi eztandardizatu batean, hemengo buruzagiek kontutan hartzen dute jatortasunaren beharrak, lurraldeen, kulturen, izadiaren deskubripenak.
Ekimenak jalitzen dira han eta hemen. Bainan, ez da plangintza aintzinakorrik podere publikoek asmaturik bultzatzeko eta azkartzeko iharduera mota berri hauek. Gaur dugunarekin untsa gelditzen gira, eguraldi on baten menpe egonez, aurten bezala.
Epe ertaineko neurri azkarrak hartu behar dira.
-Errezebitzea hobetzeko eta ekimen berrien laguntzeko, beharrezkoa litaike Iparraldeko biztanleek orokorki eta turismo profesionalek bereziki ezagut eta ongi balora dezaten herri hau.
Izaitzen ahal ote dea ekimenik euskal mitologiari buruz, izpirituetatik baztertua bada ?
Oporzale batek galde bat duelarik euskararen ezagupenari buruz, pozik izanen dea erantzunetaz, gure hizkuntzaren jatorrien teoriak ez badira batere ezagutuak hemen ?
Gure nortasunaren jabetzeari lotu behar dugu.
-Kultur, izadi eta turismo aktoreen arteko loturak azkartu behar dira zinezko sare bat osatuz, buru animatzaile batekin. Mutxiko edo pilota ikastaldiak, txalapartari iniziazioa, ibilaldiak izadizaleekin eta beste animazio askok azkartuak eta sistematikoki proposatuak izan behar dira, komerzio politika zehatz batean ere.
-Hegoaldeko bezeroak, euskal ohituraz bete den gure lurraldeak biziki interesatu behar ditaizke. Politika berezi bat egin behar zaie beren euskal aldarrikapena errespetatuz.
-Politika gatazkak baztertuz, 7 lurrraldeetako Euskal Herria, hizkuntz eta kultur batasun bezala erakutsi behar da nazioarteko guneetan, gure nortasuna baita erakargarria. Bilboko Guggenheim-a ere baliagarri behar ditaike Izturitzeko harpeentzat. Horrek erran nahi du elkarlan azkar bat bederen lehen urrats batean Eusko Jaurlaritzarekin egin behar dela.
Gaur, ongi etorria zabaldu nahi dugu udatiarrei esperantsarekin berriz etorriko direla egiazko herri bat ikusia izanen dutelakotz.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09