Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2005/07/29

IRAk bezala, ETAk bere armak utzi behar ditu

EAJ-PNBko EBBko lehendakaria, Josu Jon Imaz-ek ETAri galdegin dio armen uztea ...

rss Ezagutzera eman
IRAk bezala, ETAk bere armak utzi behar ditu

ARGAZKIA JAITSI

eta Batasunari buru belarri sartzea bide politiko eta demokratikoetan bakarrik, berak zion bezala, joan den Azaroaren 14an, Anoetako ekitaldian. Gehiago dena orroitarazi du EAJ-PNB “prest zela sartzea osoki elgarren arteko solas politiko batean » alderdi guzien artean.

Iñigo Urkullu, bozeramailea eta Josune Ariztondo, idazkari nagusiaren ondoan, Imaz-ek adierazi du “berri ona zela Europa Batasunarentzat eta beti bide demokratikoak baliatu dituztenentzat” IRAren erabakia borroka armatuaren uztea eta lanean hartzea “programa politiko eta demokratikoen garapenen lagunduz” bide demokratikoak bakarrik baliatuz.

Bere iritziz, erabaki horrek erran nahi du “ETA dela Europako erakunde bakarra orain danik bortitzkeriaren bidea baliatzen duena emaitza politikoen lortzeko”.

EAJ-PNBko buruzagiak azpimarratu du IRAren erabakia gertatzen dela “momento berezi batean” Euskadin “nun xantaia, extorzioa, mehatxuak enpresa buruentzat jarraitzen duten” eta baita ere “kale borroka, uste genuen gehiago izanen etzen mail bortitzetan helduz”.

Josu Jon Imaz-ek gehitu du “bake prozesuaren aparte” denek nahi duguna, “bortitzkeria eta terrorismoaren jarraitzea ETAren gain da osoki erabakitzea, ekintza horien arduradun bakarra izanez”.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP