Artxibak
2005/08/27
Xiite eta kurdu federalistek Sunite jakobinisten aurka
Xiitek eta kurduek bihar aurkeztuko dute Konstituzioa Irakeko Legebiltzarrean
Xiitek eta kurduek Irakeko Konstituzioaren inguruko akordioa lortu zuten atzo gauean, eta bihar eramango dute zirriborroa Irakeko Legebiltzarrera, han onartu edo baztertzeko. Sunitek gaurko eguna edukiko dute Konstituzio hori aztertzeko eta eztabaidatzeko, baina konforme jartzen ez badira ere, bihar Konstituzioa legebiltzarrean izango dela diote kurduek eta xiitek. Irakeko Alderdi Islamdarrak esan duenez, sunitak AEBen Irakeko enbaxadorearekin eztabaidatuko dituzte zirroborro berriaren inguruan beraiek dituzten proposamenak.
Sunitak ez daude ados xiitek eta kurduek proposatzen duten federalismo moetarekin, eta beraz, konstituzioa adostea asko ari zaie kostatzen. Zirriborroa Legebiltzarrera eramateko unea atzeratu egin dute etengabe.
Atzo, beraien jarrerak gerturatzen ari zirela esan bazuten ere, oraindik akordioa lortzeko dago, eta xiitek eta kurduek suniten adostasunik gabe aurrera egitea erabaki dute. Sunitak irakeko biztanleen %20dira, eta hainbat iturriren arabera, AEBetako gobernuburu George W.Bush xiitei presioa egiten ari da sunitekin akordioa lortzeko.
Konstituzioa legebiltzarrean onartzen bada, urrian erreferenduma egingo dute, eta boto eskubidea dutenek erabaki beharko dute konstituzio hori onartu edo baztertu.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09