Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2005/08/16

Etxean egin lehergailu bat Baionako turismo bulegoan

Baionako turismo bulegoaren ondoan dagoen zakarrontzian lehergailu bat indargabetu dute.

rss Ezagutzera eman
Baionako udaltzainek etxean egindako lehergailu bat atzeman zuten atzo arratsaldean, Turismo Bulegoaren inguruan.

Udaltzainen arabera, autobus geltoki ondoan zebilen pertsona batek eman zuen lehergailuaren berri. Gaztelaniaz mintzatzen zela erran dute poliziek.

Poliziaren arabera bi gas botilaz osaturik zegoen lehergailua. Lehena gasez beteta zegoen, bigarrena lehergailuz. Polizia galdekatzen ari da lehergailuaren berri eman zuen pertsona.

Baionako Turismo Bulegoak ez du sekula erasorik pairatu.

EAJ-ko Aitor Arandia turismo bulegoaren lehendakaria da.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP