Artxibak
2005/10/05
Ibarretxe: Inork ez du euskaldunon izenean erabakiko eta inork ez digu kenduko gure etorkizuna demokratikoki eta bakean erabakitzeko eskubidea"
“Inork ez du euskaldunon izenean erabakiko eta inork ez digu kenduko gure etorkizuna demokratikoki eta bakean erabakitzeko eskubidea", hauek Juan Jose Ibarretxe lehendakariak.
Ibarretxe bakea lortzeari dagokionez itxaropentsu agertu da. Era berean, gaineratu duenez “aspaldi dugun burutu gabeko auzia Euskadiko normaltasun politikoa da”. Lehendakariak PPri eta PSOEri gogorarazi die Madrilgo Kortetan Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoz onarturiko Euskadirentzako Estatutu Politiko Berriari ezetz esatea adostu zutela eta hortaz, gaur egungo Gernikako Estatuari ezetz esan ziotela. "25 urtez Estatuturen edukia behin eta berriro bete gabe egon dira, baina orain amaitutzat eman behar ditugu inposaketen eta engainuen garaiak. Orain, erabakitzeko garaia da eta ez dago besterik. Euskaldunen erabaki demokratikoa aintzat hartu behar dute".
Forondan hurreratu diren milaka alderdikideei ohartarazi die baita lan handia dagoela oraindik egiteko. “Ez da inor etorriko gure lana egitera. Beraz, inoiz baino gehiago adi egon behar dugu".
Ibarretxeren ustez "gaur egun euskal gizarteak dituen arazoen irtenbidea elkarrizketaren eta negoziazioaren bidez bakarrik aurkituko ditugu. Beraz, aukera politiko guztiek parte hartu behar dute".
Azkenik, gaineratu duenez "indarkeriaren bidez ez dugu irtenbiderik lortuko eta bazterkeriak sortuz are gutxiago".

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09