Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2005/10/27

LEMA 95 : Batek laborantza lagundu nahi du, besteak debekatzen dio

Gure azken alea (kargatzen ahal "Lema" tokian), Lema eguna aintzin agertu da. Eztabaida, gogoeta eta proposamen egun hau baikorra izan nahi zuen, irabazteko laguntzen duen nortasunak bultzatuz, tokiko testuinguru hetsi batean, nun, Estadoa entseatzen den blokatzea gure garapenarako baikor litzateken ekimen ezberdinak.

rss Ezagutzera eman
LEMA 95 : Batek laborantza lagundu nahi du, besteak debekatzen dio

ARGAZKIA JAITSI

Laborantza Ganbararen gaian (orr.13), nun auzapezak mehatxatuak izanen diren Euskal Herri departamenduaren aldeko laguntzen gatik, legezko argudioak baliatuak dira errealitatea argiki ez begiratzeko : podereak hautsi nahi du funtsezko mugimendu bat : Batera-ren aldarrikapenen herrikoitasuna (orr.3). Momento berean, hemen euskalzaleak eta abertzaleak baztertuak direlarik, Hegoaldean, Ibarretxe lehendakariak, Eusko Autonomi Erkidegoko euskaldun guzien ordezkaria eta fedez abertzalea, mezu humanistak banatzen ditu Kolonbian, bahiketetaz zatitua den herri huntan (orr.5-7). Kudeatzen du ere Eusko Jaurlaritza, erregularki goraipatua bere lorpen ekonomikoen gatik, bilakatzen ari dena ere nazioarteko erreferentzi bat garapen jasangarrian (orr.11). Anbizioa eta fedea geroari begira, alderdiaren baitan da, bere pestak erakusten duen bezala : Alderdi Eguna (orr.8-9). SNCMko krisia, Estadoaren gastu eta kudeaketaren txarren gatik, Korzikako populuaren interesei bizkar emanez (orr.6), Gales-eko iratzarpena (orr.7) eta Ipar Kataluniaren arrakasta "Septimanie" proiektu erraldoi jakobinoaren aurka (orr.12) erakusten dute eskualdezaletasuna jarraitzen duela bere garapen erregularra Europan. Azkenik, sekulan ez ahanzteko nundik etortzen giren, ikurriñaren historia (orr.14) eta euskal abertzaletasuna, Elias Gallastegui-ri buruz (orr.15) orroiztarazten digute jarraipen historikoaren beharra.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP