Artxibak
2005/11/03
Zer da Estadoaren nahikeria ?
Euskararen Erakunde Publikoak agertarazi du programazioa, euskararen hezkuntza eskaintzarentzat, hurrengo urtearentzat.
Seriostasun teknikoa
Eusko Jaurlaritzako hizkuntz politika zerbitzuaren aholkuarekin, hobekuntza teknikoa bada, dudarik gabe.
Hizkuntz politika sistema bat orain xutik da, hiru oinarri osagarriekin :
-« lurralde koherentzia », burraso bakotxak ukan dezan posibilitatea aurkitzea eskola bat hurbil, -« hezkuntza jarraipen bat » mail ezberdinen artean eta
-« burrasoen nahikeria errespetatzea ».
2012rako helburuak badira eta lehentasun bat : hutsguneak betetzea, jendeek zinezko nahikeria dutelarik, bainan eskolarik ez, edo gutti.
Zer da Estadoaren anbizioa ?
Politika mailan, erraiten ahal ote dea hizkuntz arrangurak zinez kontutan hartuak direla Ipar Euskal herrian ?
Badea zinezko anbizio berririk euskararen salbatzeko edo itxurazko nahikeria, hortaz konzientzi gutti duten biztanleei erantzuteko ?
Keinu batzu kezkagarriak dira :
-helburuen ahulezia, gauzak polliki aurkeztuak badira ere, jakinez, gaur, egoera larrian den euskararentzat, neurri azkarrak hartu behar direla.
-Ipar Euskal herria aurkeztua da eredugarri bezala ... Frantzia mailan.
Europako azken herria hartzea etsenplu bezala, aipatu gabe, Europa mailan diren etsenplu arrakastatsuak, estonagarri da.
-burrasoen zinezko zenzabilizazioa ez da aipatua izan, beren hautuaren egiteko.
Kezkagarriago : 2012 urtearentzat, euskara ez litzateke oraindik ofiziala. Ez da ulergarri, zenzabilizazioa suposatzea eta ukatzea euskararen presentzia, Administrazioetan edo Erakunde Publikoetan.
Funtsezko galdea gelditzen da : Estadoak zinez errespetatzen ote du euskara ?

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09