Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2005/11/03

BAIetzaren garaipena

Demokrazia agertu da igande arratsean auzapezen biltzarran : Euskal herriko auzapezen gehiengoak nahi dute erreferenduma, antolatua izan dadin Euskal herri departamenduaren sortzearentzat.

rss Ezagutzera eman
BAIetzaren garaipena

ARGAZKIA JAITSI

Aburu ikerketen, inkesta eta botu ezberdinen ondotik, orain, konstante bat agertzen da : gehiengo argi bat bada departamendu berri baten sortzearentzat.

Entsegu ainitz, ezberdinak kalitatez, botuaren ahultzeko, jadanik nasaiak dira. Bainan orroitaraz dezagun, erantzun bezala, aritmetikoki argi dela erreferendumaren alde direnak departamendu proiektuaren alde direla eta kontra bozkatu dutenak, ez direla alde.

Parte hartzea biziki ona izan da eta zilegitasun berria emaiten dio biltzarrari, Kontseilu Orokorreko hurrengo biltzarraren hastapena.

Entzun dugu ere hiri handien ez parte hartzearen argudio faltsua : BABko hiriek ez badute parte hartu bozketan, horrek ez du erran nahi aurka direnik, baizik eta auzapezek ez dutela gehiengo argirik gai hortaz, beren kontseiluan. Horretarako neutralak dira. Zernahi gisaz, haien bozak etzuen ere, zinez gauza handirik aldatuko, ez zentzu batean ez bestean.

Erraitea ere Euskal herri departamenduaren aldeko eztabaida ez dela gai nagusi bat, enplegua edo etxebizitza arazoak biztanleen griñetaz urrunegi direlakotz, argudiorik gabeko mago nekatu baten erranak dira. Batzu, ez badira gai hortaz interesatuak, ez dezaztela besteak traba. Beren kasua ez da batere nagusi. Alderantziz. Auzapezak alde dira, egun guzietako jendeen arazoetaz interesatzen baitira gehien bat. Deserdiratze legeek horretarako bozkatuak izan dira : instituzioak hurbiltzea eraginkortasun gehiago lortzeko. Hori ez ulertzea, erakusten du argiki, batzuen ahulezia.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP