Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2005/11/16

Euskara lehen aldikotz entzun da Europan

Jose Maria Muñoak, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako ordezkariak, "ziur aski Europako hizkuntzarik zaharrena dena" erabili du lehen aldikotz era ofizialean Europako instituzio batean.

rss Ezagutzera eman
Euskara lehen aldikotzentzun da Europan

Jose Maria Muñoak "ziur aski Europako hizkuntzarik zaharrena dena" erabili du lehendabiziko aldiz modu ofizialean Europako instituzio batean. Batzordekideen aurrean adierazi duenez, "gaurkoa egun handia da Euskadirentzat, Erregioetako Batzordearentzat eta Europako Batasunarentzat". Jose Maria Muñoa Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako ordezkariak euskaraz hitz egin du Europako Parlamentuan izandako bilkuran. Europako Batasuneko Erregioetako Batzordearen aurrean euskara modu ofizialean erabil ahal izatea Europako aniztasun kulturalaren defentsan aurrerapausoa dela nabarmendu du Muñoak.

Bruselan egin den Erregioetako Batzordearen bileran 62 ordezkarik hartu dute parte eta, besteak beste, Pasqual Maragall Kataluniako Generalitateko presidentea, Francisco Camps Valentziako Gobernuko presidentea eta Emilio Perez Touriño Galiziako presidentea izan dira. Katalanez, valentzieraz eta galizieraz mintzatu dira, hurrenez hurren.

Mintzaldiak Espainiako hizkuntza koofizialetan egin ahal izateko, Erregioetako Batzordeak eta Espainiako Gobernuak administrazio akordio bat sinatu dute aurretik. Sinadura ekitaldian Carlos Basterreche Espainiako Gobernuak Europako Batasunean duen enbaxadoreak eta Peter Straub Erregioetako Batzordeko presidenteak hartu dute parte.

Europako Batasuneko 317 ordezkariren aurrean Muñoak adierazi duenez, "gaurkoa egun handia da Euskadirentzat, Erregioetako Batzordearentzat eta Europako Batasunarentzat"; izan ere, "ziur aski Europako hizkuntzarik zaharrena dena" erabili ahal izan du lehenengo aldiz modu ofizialean Europako Batasunean.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP