Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2005/11/17

Euskara, aintzinapen eta apalaldiaren artean

EAJ-PNB zinez harritua da ikusten delarik zer gertatzen den euskararekin, Espanian eta Frantzian.

rss Ezagutzera eman
Euskara, aintzinapen eta apalaldiaren artean

ARGAZKIA JAITSI

Euskal eta español modernitateari esker, euskara Europan mintzatzen da.

Modernitate eta hizkuntz onarpenari esker, euskara orain ofizialki mintzatzen da Europako instituzioetan. 2005eko azaroaren 16an, Jose Mari, Muñoa, Eusko Jaurlaritzako kanpo harremanetarako ordezkariak lehen aldikotz, hitz egin du, euskaraz, Europako instituzio batean, Herrialdeen Komitean.

Jose Mari Muñoak aldarrikatu du : « egun handia da Europako Herrialdeen Komitearentzat, bainan ere, Europako Batasun osoarentzat ».

Pragmatismoa, idealismoari lotua delarik, azkenean emaitzak lortzen ditu. EAJ-PNBk Europako Konstituzioaren aldeko sustengua baldintzatu zuen, euskararen presentziari, Europako instituzioetan. Orain errealitatea da eta abentura baten hastapena.

Momento berean, pentsa daiteke entzunen direla betiko lelo handiak.

Iparraldean, Frantziak euskararen hilketa uzten du egiten.

Iparraldean aldiz, epe motzeko horizontea mugatzen da Estadoaren borondate onari, diruztatzeko nahi badu, sor daiteken hizkuntz politika bat, bilkura, ele eder, eta militanteen akiduren ondotik. Emaitza : euskararen ofizializazioaz hitz egitea, lilugabekeria badirudi, enarkismoaz haziak diren arduradun politikoen aintzinean, frantses harrotasun unibertsalismoaren izenean.

Erritmo hortan, 2030an, euskara kasik desegina izanen da Iparraldean, menturaz, hizkuntza ofiziala Europan eta bizikorra Hegoaldean.

Gaur, nor da zibilizazioaren ekarlea ?

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP