Artxibak
2005/11/22
Gure gain konda dezagun !
Fagor taldearen Donibane Lohizuneko ardatzaren aintzinegi adierazitako hesteak arrangurak sortu ditu. Gu, abertzaleak zuzenean galdezkatuak gira : : Nolaz Euskal herrian oinarriturik dagoen lantegi batek horrelako erabaki bat hartzen ahal duen ?
Sentimentalismo abertzalea eta errazionalismo ekonomikoa nola uztartu ?
Fagor, oinarri azkarragoak ukan behar duen enpresa handia
Fagor, emaitzak ttipitzen ari diren enpresa da, alor ekonomiko heldu batean, ezinbesteko konzentrazio mugimenduan. Elco Brandt-en erosketa, epean, bere bizirako beharrezkoa zen, baita ere, barne kudeaketa eraginkorra. Erranaldi frango badira ere, Fagor-en errealitatea zaila da. Konfiantsa egin dezagun Fagor eta langileeri, denen artean, irtenbide baten atzemaiteko, prekaritate egoera ez izaiteko. Jadanik, 27 jende, beren lanaren jarraipena segurtatua dute. Beste 19 langileen egoera segurtatzekoa da. Ez dezagula ahantz ere, Fagor-i azkarki lotuak ziren enpresen geroa.
Suspertze ekonomiko arrazointsua, ardurakor eta dinamiko baten alde
Dozier hau Hego eta Iparraldeko ekonomien arteko loturak berriz pizten ditu :
-Hegoaldeko enpresei buruzko harremana aldatu behar da. Beren lehen interes ekonomikoak beste guneetan dira, bereziki, Txina bezala garatuz doazten herrietan.
Bainan, enpresen arteko harremanak, posible dira. Orokorki, bi Euskal herrien arteko osagarritasunak aurkitu behar dira elgarren arteko errespetuan. Jadanik, gauzak aintzina joaiten dira, azantz handirik gabe.
-Iparraldeak, bere gain kondatu behar du lehenik, bere enpresalariekin, eta herrian ekimenen sortzeko asmo izugarriarekin.
Funtsezko arazoetaz ez gira urrundu behar. Hemengo kargudun politiko nagusienek eta Frantses sistema politikak, Ipar Euskal Herria ekonomikoki baztertu dute. Mugimendu horrek jarraitzen du departamendu bezalako instituzio edo zinezko unibertsitate baten ukapenarekin, tokiko garapen ekonomikoarentzat.
Ezar ditzagun ardurak behar diren tokirat !

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09