Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2005/12/19

Hondarkinen tratatzea : EAJ-PNBk termolisaren alde agertzen da

Ipar Euskal herrian, hondarkinen tratatzeko dozierra denboraldi nahasi batean sartua da. Departamenduko aurrekontuen eztabaidan, Paben, Lasserre jaunak eztabaida berriz piztu du errausketari buruz. Bil ta Garbik erabaki hondarkinen lurreratzearen hautua, zalantzan da.

rss Ezagutzera eman
Hondarkinen tratatzea : EAJ-PNBk termolisaren alde agertzen da

ARGAZKIA JAITSI

Lurraren erronka arazoaren erdian da. Kolektibitate publikoek ez dute horrelako irtenbiderik nahia. Ulertgarri da.

Bil ta Garbi-ren hautua inzinerazio usaiako tekniken aurka egin da, hondarkin kutxatuak izpirituak markatu ditu, bereziki keen arazoarekin.

Alta, beste teknika bat bada, Arras-eko eskualdean arrakastarekin entseiatua izan dena. Zinezko abantailak ekartzen ditu, Bil ta Garbi eta Merlin kabinetak aztertu duten beste bi teknikei konparatuz :

-ez da dioxinik, ez eta metal pizurik keetan

-hospitaleko hondarkinak eta usaiako industrien hondarkinak tratatzea ahalbideratzen

-kontsumitzen baino 2 aldiz energia gehiago ekoizten

-kantitate ezberdinak tratatzen ahal (inzinerazio klasikoari konparatuz)

-erretzetik jalitako koka baloratzen ahal

-azken hondarren kantitate ttipiak (ez maxeferik eta ez airezko errautsik)

-ez efluente likiderik

Galdegin daiteke, zergatik, elgarretaratzeren denboran, Bil ta Garbi sindikatak ez duen aipatu ere teknologia berri hori ? Alta argi da toki huntan diren lurralde nekeziei begira, termolisarat bideratu behar zutela ikerketak, teknika hau bermatze hoberenak ekartzen baititu ingurumenaren zainketan. Denbora da oraindik, Bil ta Garbik berriz azter zezan bere egitasmoa eta zailtasunak bazter zezan. Gibelatuko ditu urte batzuentzat, gaur falta zaizkigun behar ditugun azpiegiturak.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP