Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2005/12/19

EAJren lehen Euskara Planaren aurkezpena euskal gizartearen aurrean

Josu Jon Imaz eta Josune Ariztondok, EAJren EBBren presidenteak eta idazkariak, hurrenez hurren, atzo arratsaldean, euskal gizartearen aurrean, Euzko Alderdi Jeltzaleak aurtengo urriaren 20an onetsi zuen lehen Euskara Plana aurkeztu dute.

rss Ezagutzera eman
EAJren lehen Euskara Planaren aurkezpena euskal gizartearen aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Sabin Etxean burutu den ekitaldian, besteak beste, Iñigo Urkullu, Bizkai Buru Batzarraren bozeramailea; Markel Olano, EBBren burukidea; Miren Azkarate, Kultura Sailburua; Bingen Zubiria, ETBren zuzendaria; Gotzon Lobera, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia; Andres Urrutia, Euskaltzaindiaren lehendakaria; eta Ana Eizagirre, EIGEren lehendakaria, izan dira.

Zenbat oren lehenago Josune Ariztondok aurkeztu zuen " alderdikide guztien erantzukizun eta erronka gisa erditu dugun "Lehen Euskara Plan hau".

Josune Ariztondo EBBren idazkariak komunikabideen aurrean aurkeztu zuen egun hortako goizean Euzko Alderdi Jeltzalearen Aberri Batzarrak aurtengo urriaren 20an onetsi zuen lehen Euskararen Plana. "Sekula alderdi politiko batek gauzatu duen euskararen erabilera normalizatzeko lehen plana da, alderdikideen arteko barne karguen, kargu publikoen zein Alderdiaren egoitzetan edo esanetara lan egiten duten pertsonen eskakizun-maila eta jardunbidea arautzeko" azpimarratu du buruzagi jeltzaleak.

EAJren Euskararen Plana

"Lehen plan honekin gure gain hartzen ditugun konpromisoak, euskararen ezagutzara ez dira mugatzen. Erabilera eta kalitatea ere helburu ditugu eta atal hauetan ere neurri zehatzak hartuko ditugu. Gainera, egitasmo hau alderdikide guztien erantzukizun eta erronka gisa erditu dugu" gaineratu du.

Ariztondok, plan hau malgua dela eta bere oinarri nagusia "ezagutzari dagokionez", eremu desberdinetako egoera soziolinguistikoa dela azpimarratu du.

Era berean, nazio mailako plana dela ere gaineratu du eta "horrexegatik nazio maila zaintzea erabaki dugu, denontzako oinarrizko edo gutxiengo mailakoak diran konpromisoak barneratuz. Beraz, Plan nazional bakar baten alde egin dugu".
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP