Artxibak
2006/01/12
Noiz telebista publiko hurbil bat ?
France 3 Euskal Herri, gaur 6 minutu da France 3-ren programazioan. 6 minutu zinez herrikoiak Iparraldean, biziki entzuna den tokiko antena. Alta, France 3 Euskal Herri-aren segidaz beldurtzeko arrazoinak badaude.
France 3, beherakadan
Alta, France 3 Euskal Herri behera egiten du tenorearen aldetik, Estadoko utzikeriaren ondotik, tokiko lurraldeei begira, komunikabide herrikoi baten papela ahulduz. Iparraldeko Euskal Telebista-ren ametsetatik urrun gira. Beraz, UDF eta Didier Borotra, Biarritzeko auzapezaren desmartxa sustengatzen dugu, salatzen dutelakotz ere denbora murrizketa hori.
Nahi genukena
-frantsesez diren erreportai gehienen itzulpena euskaraz. Lehen neurri bat litzateke Iparraldeko bi hizkuntz nagusien berdinketaren bidean.
-gaskoina-okzitana-ren sartzea, Aturri-Behere-ko erreportaietan, Gaskoin erkidegoa baloratzeko,
-enpresalarien eta gazteen ekimenen balorapena, gaurko eta biharko Ipar Euskal herriko indar biziak onartzeko,
-ingurumenaren alde eta gizartearentzat lanean ari diren langileen edo militanteen lanaren balorapen handiagoa
Komunikabide nazionalak, marginalizazioaren aktoreak
Orokorki, Europako herrialde ezberdinetan eraikitzen ari direlarik tokiko telebistak, France 3 Euskal Herri, zailtasunean da. Momento berean, bazterturik diren lurraldeetarik, erran nahi baita, herrialde historikoak eta hiri inguruak ez dira baloratuak izan komunikabide nazionalen gandik, ekonomi eta kultur indar biziak ez baloratuz. Bécassine-ekin eta “t’es con ou t’es basque”ekin sobera jokatuz, Frantziak bazterkeriaren sua piztu du. Gaur saminki pagatzen du prezioa.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09