Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2006/02/06

CPE-a edo nahikundearen ilusioa

Gazteentzat hartutako neurri berriak enpleguarentzat, ez dute epe ertaineko perspektibarik.

rss Ezagutzera eman
CPE-a edo nahikundearen ilusioa

ARGAZKIA JAITSI

Neurri orokorrak, indibidualki tratatu behar den arazoarentzat, tokiko podereekin

CPE-ak logika erdiratu batean sartzen da, neurri orokorrak proposatuz, omen enplegu merkatuaren hobetzeko gazteei buruz. Alta, egiazko erronka bestelakoa da.

Gobernu hau egiazki nahikorra balitz, lan egin lezake, langabetu gazteen giza arazoak konpontzeko. Gaur, gazte ahulduak, zailtasun handiak dituzte enplegu baten betetzeko, edo enpresa baten sortzeko. Lan hitzarmen berri batek eta lotutako neurri batzuek ez dute arazoa konponduko. Hurbilezko ingurumen zoziala eta hezkunde sistemak aldatu behar dira. Adibidez, hezkunde sistemak behar lituzke zinezko zubiak eraiki lan munduarekin, erakasleen ikusmoldeen eta hezkunde sistemaren egiazko iraultzarekin, ikaskuntzari, ikastaldiei edo enpresa sortzeei buruz. Bainan, zailtasunean bizi diren gazteen arazo indibidualak eta zozialak, zinez kontutan hartuak izaiten ahal direa, frantses politika mota zaharraren gandik ?

Noiz egiazko plangintza bat zerbitzu eraginkor eta hurbil batzuen alde, zuzenean kudeatuak tokiko podere publikoen gandik, eraginkortasun eta emaitza betebeharrekin ?

Gazteak : kolpagarri publiko bat hunkitua

Gaurko egoeran, gazte publikoa hunkitzea kezkagarria da. Jadanik zaurgarri diren gazteak, oraindik ahulagoak izanen dira, CPEren ezegonkortasunean. Frantses lehen ministroak ahanzten du bere epe motzeko ikusmoldeak ahultzen dituela biharko indar biziak. Alta, pentsa daiteke nahi dituela kudeatu Lehendakaritzarako hauteskundeen karietan.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP