Artxibak
2006/03/13
Euskal Departamentuaren alde
EBBk Bateraren kanpaina babestuko du Iparraldeko Euskal Departamentuaren alde
EAJren Euzkadi Buru Batzarrak, gaur, astelehena, Baionan bildurik, Batera plataforma antolatzen ari den kanpaina aztertu du. Baterak 46.000 sinadura bildu nahi ditu Iparraldean Euskal Departamentua eratzeko erreferenduma ospa dadin. Aurkezpena Aitor Arandia Baionako EAJren Turismo gaietarako zinegotziak egin du, eta Ipar Buru Batzarraren eskariz.
Batera plataformak legeak ezarritako sinadura kopurua biltzeko kanpaina egitea pentsatu du. Horrela, Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseilu Orokorrak gai hau bere ohiko bilera ofizialetan aztertzeko derrigorra ikus dezan. Indarrean dagoen legeriak eskatzen du barruti bakoitzeko erroldaren %10a gutxienez. Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren kasuan, hau da, gaur egun Iparraldea eta Bearn eskualdea bateratzen dituena, 46.000 sinadura beharko lirateke.
Batera plataforma Iparraldeko hainbat erakunde bateratzen dituen gizarte mugimendua da: gizarte erakundeak, eskolak, kultura arlokoak eta hizkuntzarekin zerikusia dutenak; besteak beste daude Seaska ikastolen elkartea eta Euskal Konfederazioa. Denek nahi dute Euskal Herriarentzako Departamentu propioa. Modu berean hartzen dute parte ia alderdi guztietako ordezkariak, hau da. EAJ-PNB, UMP,UDF,PSF, EA, AB eta Elgar, baina modu pertsonalean.
Baterak zabalkunde kanpaina hasi nahi du datorren uda baino lehenago, sinadurak irailaren hasiera baino lehen lortu eta Kontseilu Orokorrak gaia urtea amaitu baino lehenago azter dezan.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09