Artxibak
2006/03/22
EAJren EBBren agiria ETAren su-etenaren aurrean
Josu Jon Imaz gaur Sabin Etxean
Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarrak itxaropentsutzat joten du hilaren 24tik aurrera ETAk iragarri duen ekintza armatuen etenaldi iraunkorra eta uste du iragarpen hau lagungarri izango dela Euskadin den indarkeria behin betiko amaitu dadin.
Euzko Alderdi Jeltzaleak pozarren hartzen du aukera hau, argitasunez, konpromisoz eta guztion laguntzaz bideratu beharreko aukera, hain zuzen ere. Aldi berean, Euzko Alderdi Jeltzaleak eskatzen du ekintza armatuen etenaldi iraunkorra atzeraezina izatea eta indarkeria zein mehatxu mota guztien desagerpena erakartzea, euskal gizarteak eta bere erakundeek behin eta berriz aldarrikatu izan duten eskakizun demokratikoari erantzunez. Euzko Alderdi Jeltzaleak uste du, justiziazko bakea lortuko bada behar beharrezkoa izango dela guztion arteko abiapuntuetan oinarritzea, beti ere duintasunez eta askatasunez. Euzko Alderdi Jeltzaleak azpimarratu nahi du, beraz, politikaren garaia dela, hitzarmen integratzaile batez eta ezeinen babesperik gabe alderdiok elkarrekin mahaian lanegiterik izan dezagun, euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko aukera izan dezan, bakez eta askatasunez.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09