Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2006/04/19

Zu zira, egiazko euskal indarra !

Afitxak berriz agertu dira, aste hastapenean. Kanpaina jarraitzen da TVPI telebistan hilaren 18tik 25era. Eros ezazue le Journal du Pays basque, heldu den larunbatean eta Sud-Ouest igandean. Gehigarri bat irakurgai izanen da.

rss Ezagutzera eman
Zu zira, egiazko euskal indarra !

ARGAZKIA JAITSI

1996az geroz, Iparraldean, errotzeko bultzapenarena erabaki genuen. Gaur, lurralde honen biztanle guziei jakinarazi nahi diegu, nor giren, defenditzen ditugun baloreak, gerorako egitasmoa Iparraldearentzat eta biztanleentzat.

EAJ-PNB ezagutzea

Hiru helburu horietan oinarritzen da gure eskutik bultzatutako komunikazio kanpaina. Lehen urrats batez, helburua da azaltzea, gure filosofiaren arabera, zer den euskaldun izaitea. Urrats hortan, Iparraldeko biztanleak konbentzitu nahi ditugu, euskal lurraldeari atxikia izaitea ez dela bakarrik iragana baten jabe izaitea. Alderantziz, guretzat, euskal nortasuna gauza nabarmena bezala ikusten dugu, hemen, egunero bizi direnentzat. Kanpaina horren lema nagusia, Iparraldeko biztanle guziei zuzendua zaie aldarrikatuz : « zu zira egiazko euskal indarra ! ». Bigarren urrats batez, promozio kanpaina horrek gure ezagupena azkartu nahi du, Iparraldean. 26 urteetan, kudeatzen dugun Eusko Autonomi Erkidegoan, azkarki errotuak bagira ere, onarpen huts batean egoiten gira, Iparraldean. Kanpaina horren helburua da gure burua ezagutaraztea, bainan ere azaltzea gure eginkizunarako gaitasuna egitarau ekonomiko, zozial eta kulturaletan oinarriturik … Hots, egiazko bizi egitasmoa Iparraldearentzat.

Kanpaina aktiboa

Helburu horien lortzeko, tresna horiek finkatu ditugu :

- 4x3 metroko afitxaketa kanpaina hilaren 8a arte eta 18tik aintzina :

Iparralde osoan banaturik, kanpaina honek orroitaraziko du, euskaldun izaitea guretzat, Euskal herrian bizitzea dela oinarria

- Irrati kanpaina :

Euskal irratietan banaturik, irrati saioa entseatuko da azaltzea gure inplikazioa euskal egunerokotasunean

- Telebista kanpaina hilaren 18tik 25era :

TVPIn, entseatuko gira azaltzea nor giren, nola alda genezake sakonki Iparraldearen geroa.

- Azalpen dokumentoa Sud-Ouest Igandeko egunkarian 23an (22an Le JPB egunkarian) :

12 orrialdeetan, dokumento hau nasaiki banatua izanen da xehetasunetan sartzeko, azalduz nor giren, gure ikusmoldea euskal nortasunaz, gure historia, gure egitasmoak.

afitxa bat so egin dezakezue .
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP