Artxibak
2006/04/24
Imaz: zentzuz eta soseguz aritzeko tenorea da
Ramuntxo Camblong eta Josu Jon Imazek Iparraldean EAJ-ren komunikazio kanpaina aurkeztu diete Hegoaldeko kazetariei eta horren karietan EBBko lehendakariak alderdiaren ikusmoldea bakeaz adierazi du
Josu Jon Imaz EAJren EBBren lehendakariak Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez "zentzuz eta tajuz aritzeko ordua da. Egoera konplexuaren aurrean, bakea lortuko badugu, ez dugu bururik galdu behar baina bai, ordea, edozein indarkeria-mota beti ere gaitzetsi".
Imazek gaineratu duenez "Euzko Alderdi Jeltzaleak argi eta garbi adierazi du bere jarrera: suetenak erabatekoa izan behar du, orokorra, eta ondoko balorazioak erakunde eta alderdien artekoa izan beharko du".
"Esan gabe doa ez dela negoziazio politikorik izango aldez aurretik indarkeriari muzin egiten ez baldin bazaio" gaineratu du. "Batasunak hitz egiteko ordua da. Deia egiten diogu Batasunari indarkeriak eskatzen duen erantzuna eman dezan".
EBBren buruzagiak gaineratu duenez "aldi berean eskatzen diogu gobernu sozialistari argitasuna eta gardentasuna. Gizarteak jakin nahi du gertatzen ari den eta eraso hauek baldintzatzen ote duten ala ez 2005ko maiatzean Diputatuen Kongresuak erabaki zuen ebazpena".
Amaitzeko, Imazek azpimarratu du "gure bakearekiko konpromisoa irmoa dela. Lan egin behar dugu bakea ezinbestekoa izan dadin. Eta erronka honek eskatzen digu guztioi: argitasuna, gardentasuna eta baita eraso bortitz guztien salaketa ere".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09