Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2004/07/21

EAJ-PNB eta guda zibilaren hasiera

Espaniako guda zibilaren hasierako orroitmen garai honetan, eraso militarraren garaian, 1936ko uztailaren 19an argitaratutako mezu hau helarazi nahi du EAJ-PNBk.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNB eta guda zibilaren hasiera

ARGAZKIA JAITSI

« Espainiako estatuan gertatzen ari denak eragin zuzena eta mingarria du Euzkadin eta bere etorkizunean. Horregatik, Euzko Alderdi Jeltzaleak adierazten du, bere ideologiak eskatzen diona gorabehera (hemen argi eta garbi aldarrikatzen duena), herritarren eta faxismoaren arteko borrokan, Errepublika eta Monarkiaren arteko borrokan, Euzko Alderdi Jeltzalearen printzipioek herritarren eta Errepublikaren albora bultzatzen dutela, gure herriak bizi izan zituen askatasun mendeetan izandako erregimen demokratiko eta errepublikarraren bidetik ».

Gaur, 70 urte beranduago, Euzkadi Buru Batzarrak, solemnitate osoz, Euzko Alderdi Jeltzalearen zuzendaritzan aritu zirenei eskerrak emanez, ondokoa adierazten du:

-Euzko Alderdi Jeltzaleko batzorde exekutiboak une latz hartan zabaldutako mezua bere egiten du.

-buruzagi haien buru-argitasun historikoa goraipatzen du, ez baitzuten zalantzarik izan askatasun demokratikoen eta herri borondatearen aldeko apustu egiteko, emaitza gorabehera.

-orain 70 urte gertatu zen estatu kolpea, 40 urteko diktadura militarra ekarri zuena, ñabardurarik gabe gaitzesten du.

-frankismoaren ondorengo adierazpen guztiak salatzen ditu, gaur egun ere, zoritxarrez, adierazpen eta aldarrikapen politiko batzuetan bizirik baitiraute.

-adierazten du argi daukala oroimen historikoa berreskuratzea ezinbesteko ariketa demokratikoa dela, eta belaunaldi berrien aurrean hura defendatzeko eta lantzeko konpromisoa hartzen du.

Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP