Artxibak
2006/11/02
Zoin geroa ardi hazleentzat
Ardi gasnaren sektorea garrantzitsua da Iparraldeko laborantxan. Bainan artzainen kopuruaren beheratzea egun batez geldituko ote dea ?
Aintzinamendu teknikoak eta hautaketa genetikoak sektore horren bultzapena ahalbideratu dute ekoizpenaren biderkatzearekin 20 urtez. Bainan artzainen kopurua behera doa arrazoin ezberdinen gatik : lurren prezioaren gorakada, beharrezko inbertsioen gorakada, ofizioaren irudi onaren galtzea, etxaldeen errentabilitatearen beheratzea. Europako laguntzen beheratze perspektiba pentsagarri batean, gasnen saltze prezioaren gorakada beharrezkoa izanen da diru berri baten ekartzeko etxaldeen biziarazteko. Kalitatezko ekoizpenen erronka beti beharrezkoa izanen da. Espero dezagun AOC Ossau-Iraty-aren neurri berriek hori segurtatuko dutela, Euskal Herri lurralde baten itxura batean sartuz.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09