Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2006/11/14

Gehiengo bat Euskal Herri departamenduarentzat eta independentziarentzat Eusko Autonomi Erkidegoan

Iparraldean, ikuspegia euskal nortasunaz hobetuz doa, abertzale mugimenduaren eragin beti azkarragoak adierazten duen bezala.

rss Ezagutzera eman
Gehiengo bat Euskal Herri departamenduarentzat eta independentziarentzat Eusko Autonomi Erkidegoan

ARGAZKIA JAITSI

Radio Euskadirentzat egin ikerketak bilakaera hori berresten du. Jendeen %48,5ak Euskal Herri departamenduaren alde bozka lezake , %30,5ak aurka. Besteek ez dute iritzirik emaiten. Jendeen %75,3ak pentsatzen dute Iparralde Euskal Herriaren barnean dela eta %13,5ak ez. Jendeen %75,3ak Euskaldunek beren geroaren erabakitzeko eskubidearen alde agertzen dira. Jendeen 34%ek diote "Euskadi aberri bat dela". Jendeen %29,5ak independentziaren alde dira, %28,5% aurka. Besteak ez dute iritzirik emaiten edo ez lukete bozkatuko. Emaitza horiek gogoen abertzaletze prozesu gero ta azkarragoa berresten dute. Frantses gobernuak bere poderea baliatzen du ukapen instituzionalean egonez 20 urtez. Bainan, iritzi publikoa galtzen ari du aburu ikerketa guziek erakusten dizkiguten bezala.

Berdin Eusko Autonomi Erkidegoan, abertzalismoa usaian bezain herrikoia da. Halaber, jendeen %66ak pentsatzen dute Euskal Herriaren geroa lurralde honen biztanleek erabaki behar dutela bakarrik. Independentziari buruzko erreferendumaren kasuan, euskal herritarren %45ak alde litaike, %25ak bakarrik aurka. %30ak ez dute iritzirik emaiten edo ez lezakete bozketan parte hartuko.

Gure mugimenduaren zikintzeko entseguen gainetik, abertzalismoak sustengu herrikoia atxikitzen du. Bere indar handiena gelditzen da.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP