Artxibak
2007/01/05
Batasunak ihardoki behar du
Josu Jon IMAZ, EAJ-PNBren aberri lehendakariak argiki itzultzen da Batasunari buruz.
Euzko Alderdi Jeltzaleak nahi du, ezertan hasi aurretik, aurreko larunbatean Madrilgo Aireportuan ETAk egin zuen atentatu larria berriro ere salatu eta, aldi berean, gure elkartasuna adierazi kaltetu guztiei, oro har, eta oraindik agertu ez diren bi lagunei eta euren senideei bereziki. Aurreneko balorazio hau egin nahi du minaren minez, bihotza jota baina, baita lasaitasunez ere. Izan ere une zail hauetan aldarrikatu behar baititugu, inoiz baino gehiago, demokrazian zein politikagintzan jarriak ditugun konfiantza eta sinesmena. Beti ere, alderdia sortu zenetik honako 112 urteotan izan dugun hitzetan eta ekintzetan erakutsi izan ditugun balore etikoen defentsa eta konpromisoa.
Eta erabateko segurtasun batez. Alegia, suetenaren hausturak eta bizi dugun egoera honek erantzule bat besterik ez dutela: ETA. Berau izan da-eta indarkeriaz aritu eta hil egin nahi izan duena. Segurutik beharrezko dira besteok egin edota egin ez dugunaren azterketak. Baina aurrez aurre dugun oinarrizko hastapen demokratikoa lausotu gabe, hau da, errudun bakarra ETA dela.
Aurreko larunbatean ETAk egindako atentatu larriaren ondotik bizi dugun egoerak, unean uneko eta epe motzerako balorazioa baino, azterketa sakona eskatzen digu. Ezin dugu inondik ere ahaztu, demokrazia inguruan eta helburu politikoak lortu nahirik teorrismoaz baliatzeko ETAk hartutako erabakiak hiru hamarkada daramatzala dagoeneko indarrean. Hiru hamarkada, zeinetan itxaropenez bizi izan ditugu bakebideak eta, era berean, baita bakebide berberoriek izan dituzten hausturen une latzak ere. Eta urteak joan eta urteak etorri, hainbat egoera ezberdinetan, baina sarri askotan trajedia eta oinaze-unetan, gizarte hau etenik gbabe ahalegindu izan da aurrerapausuak urratzen behin betiko bakea lortzeko asmotan. Hain zuzen ere, ezerk ez dezan itxaropen hori hautsi.
Euzko Alderdi Jeltzalearen oraingo jarrerak ez dio, noski, aurreko larunbateko atentatuak eragindako giroari ez ikusi egiten, baina funtsezko arazo sakonagoei erantzun nahi die eta ETAren agendaren gainetik abiatu.
Argi eta garbi geratu behar du, Euzko Alderdi Jeltzaleak ETAren gainean duen iritzia ez dela larunbatetik hona aldatu. ETA da orain, astebete lehenago bezala, organizazio terrorista bat, inork eman ez dion ustezko herri-ordezkaritza baten izenean nolabaiteko helburu politikoak lortu nahi dituena bortizkeriaren erabilpenaz baliatuz. Euzko Alderdi Jeltzaleak 1977an jakinerazi zion ETAri, ez ziola sekula bere inposaketa militarrik onartuko eta jarrera beretsuan jarraitzen dugu eta jarraituko dugu aurrerantzean ere. Lehen, orain eta beti. Ez dugu inoiz onartuko ETAren inposaketa totalitariorik, indarkeriaz eta mehatxupean helburu politikoak ezarri nahi duen inposaketarik. Eta beti jalgiko gara hiltzaileen, erailtzaileen eta gizartearen borondatearen gainetik euren jarrera inposatu nahi dutenen kontra.
Ez dugu uste zentzu handirik duenik sortu den eztabaida semantikoak, prozesua hautsita, apurtuta ala etenda ote dagoen. Eztaibada hau politologoei uzten diegu. Guzti nabarmena dena zera da: 2004an sortu ondotik aurreko martxoaren 22ko suetenak sustatu zuen prozesuaren oinarriak erabat suntsituta daudela gaur, 2007ko urtarrilaren 3an. Eta, aldi berean, batere zalantzarik ere ez, egoera zail honetan gizarteak jarrai dezagun eskatzen digula, behingoz indarkeriarekin amaitu eta bakea eraiki ahal izateko.
Indarkeriaren amaiera elkarriztatuaz zein normalizazio politikoaz guk dugun jarrerak nekez du zer ikusirik ETAren agendarekin, Euzko Alderdi Jeltzaleak ez baitzuen alferrik aho batez bere Ekimena onartu 2005eko urriaren 10ean, hain zuzen ere ETA bere suetena iragarri baino bost hilabete lehenago.
Ez suetenaren hasierak eta ez bere haustura ere ez dute funtsean aldatu Euzko Alderdi Jeltzaleak bakegintzaz eta normalizazio politikoaz duen jarrera. Gure 2005ko urriaren dokumentuak indarrean jarraitzen du era batez zein bestez.
Hala ere, gure jarrera berbera izanik ere, zer esanik ez gure itxaropena maldan behera erori dela. Ez ginateke bihozberak izango, hain larritasun handiko erasoak gure animoa eta itxaropena hunkituko ez balitu. Eta, nolabait, Anoetako Adierazpenaren aurretik baino egoera txarragoan gaude (alferrik galdutako aukerak sortzen digun etsipenak beti ere jarrera ezkorragoetara garamatza-eta).
- ETAk nahi izan du, beste behin, bere burua euskal bizitza politiko eta sozialaren epailetzat azaldu eta erabaki du inor hil dezakeela, ez zaiolako gustatu nola bideratu ditugun alderdi politikook gure arteko eztabaidak; ETAk erabaki baitu inondik ere ez onartzea azken bederatzi hilabeteotan euskal alderdi politikoak gure artean landu izan dugun harreman-sarea.
- Atentatu honekin, ETAk hautsi du sueten iraunkorra. Etra bakea urrunago dago. Bakea ez da-eta gure borondate soilaren menpe dagoen zerbait. Bakea ez da ETArekin zer ikusirik ez duen zerbait, alderantziz baizik: bortizkeriarik eza da bakegintzaren hasiera erakarri dezakeena, nahiz eta, besterik gabe, amaiera izan ez. Gure 2005ko urriko dokumentuan esaten genuen: Indarkeria etetea da prozesuaren giltza.
Gainera, Diputatuen Kongresuak 2005ko maiatzean erabakitako ebazpenak zera dio hitzez hitz: “reafirmamos que, si se producen las condiciones adecuadas para un final dialogado de la violencia, fundamentadas en una clara voluntad para poner fin a la misma y en actitudes inequívocas que puedan conducir a esa convicción, apoyamos procesos de diálogo entre los poderes competentes del Estado y quienes decidan abandonar la violencia, respetando en todo momento el principio democrático irrenunciable de que las cuestiones políticas deben resolverse únicamente a través de los representantes legítimos de la voluntad popular”.
Gogoan hartzekoa da, ebazpenak bere baitan biltzen dituen oinarrizko kontzeptuak jakineko bake-prozesu bati dagozkion unean uneko zertzeladak baino zabalagoak dira-eta. Goratu beharrekoa da Ajuria Eneko Itunak, hamazazpi urte lehenago, gauza berbera esaten zuela bere hamargarren puntuan. Beraz eztabaida, izatekotan, ez da ebazpenaren edukiaz edota indarrean ote dagoen, zentzu semantikoaz baizik. Hau da, prozesua hautsita, apurtuta ala etenda ote dagoen. Zoritxarrez benetan azpimarragarriena zera da: ez direla amaiera elkarrizketatua eskatzen dituen oinarrizko baldintzak betetzen, ezin argiago baitago ez dagoela indarkeria uzteko zalantzabako borondaterik, guztiz kontrakoa baino.
Eta gainera, guztion artean, eztabaida hau ekiditzeko ahalegina egin beharko genuke, bakegintza eta normalizazio politikoari buruz 2005ko urrian jeltzaleok onartu genuen dokumentuan esaten genuez: “Bortizkeriari uko egiteko zinezkotasunari buruz irizpide eta uste bateratuak izatea eskatzen digu aldi politiko berriak. Bortizkeriari uko egiteari buruz eta honen zinezkotasunaren egiaztapenari buruz ezinbestekoa zaigu alderdi politikoen artean iritzi zehatz adostua lortzea”. Eta gaur egun, inork ezin du oneski defendatu baldintza horiek ematen direnik.
Horrez gainera, Madrilgo aireportuan ETAk eragindako atentatua hain larria izan arren, hiritarrek ez dute Batasunaren aldetik keinurik txikerrena ere ikusi horren eraso galantaren aurrean. Anoetaren Adierazpenarekin bat etorri zitekeen keinua, aipagarri baitziren, besteak beste, gatazka kaletik atera beharra, bitarteko politiko eta demokratiko soilez baliatu beharra etab. Alderdi guztiek eman genion nolabaiteko estaldura Anoetako Adierazpenari. Batasunak defenditu baitzuen Anoeta ezker abertzale osoaren izenean. Eta, horrela eginez, Euskadiko bizitza politikoa defenditu baitzuen. Gaur egun, berriz, bere isiltasunaz, Batasunak Anoetaren itxaropena zapuztu du. Batasunak frogatu du ez duela autonomia politikorik. Zenbait unetan oldarkor samarra agertu arren, guztiz otzan eta mepeko dela, aparkalekuko auto barruan lotan zeuden bi ekuadortar etorkinen erailtzaileen aurrean.
Gizarteak aurreko larunbatean erakutsitako erretorika hutsa baino erantzun hoberik eskatzen dio Batasunari. Izan ere, Batasuna bere egitasmo politikoa zibiltasunez lideratzeko gauza ez den bitartean, nekez aurkitu ahal izango ditugu elkarbizitzarako eta normalizaziorako akordioak bideratu ditzakeen elkarrizketarako aukerak. Honelakorik lehenbailehen gerta dadin nahi nuke nik neuk. Euskal hiritar guztion onetan. Baina baita Batasunaren mesedetan ere, ahalegin honetan jokatzen baita bere egitasmo politikoaren biziraupena.
Bitartean, Euzko Alderdi Jeltzaleak jarraituko du, beti egin izan duen bezala, giza-eskubideak defenditzen eta euren urraketa salatzen. Jarraitu ere jarraituko dugu aldarrikatzen Batasunari dagokioa ETA desarmatzea eta hau dela bere balio erantsirik handienetakoa, bere hautes-ordezkaritzaren gainetik, PSE edota PSNri dagokien bezala, aldi honetan, Estatuaren gobernuan agintean dagoen alderdia ordezkatzea, edota Euzko Alderdi Jeltzaleari darion bezala, bere erdigunetik, Euskadin gehiengo politikoak osatzeko gaitasuna.
Eta, hemendik aurrera zer?
Euzko Alderdi Jeltzaleak lehentasuntzat eta bazterrezinezko helburutzat du gure Herri honen bakea. Euskadi solidarioa eta integratua eraiki nahia bakez eta askatasunez baino ezin baita lortu.
Eta, ikuspegi honetatik, aurrez aurre dugun egoera larri honetan, beharrezko iruditzen zait gaur eta hemen ondoko helburuei lehentasuna ematea:
Lehen lehenik, berreskuratu, sendotu eta indartu bakea eragin dezaketen faktoreak. Batez ere, euskal gizartearen bakearekiko konpromisoa eta indarkeriarekiko hil ala biziko gaitzespena. Zentzu honetan, adierazi nahi dizuet gure erabakia, Eusko Legebiltzarrak onartu zuen Elkarbizitza eta Bakearen Aldeko Egitasmoa berrindartzeko; Lehendakariak iragarri dituen hiritarren partaidetza areagotzeko Udal Foroak bultzatzeko; eta elkarbizitza eta bakegintza helburutzat dituzten programetan buru-belarri parte hartzeko.
Bigarrenik, euskal autogobernuarekiko gure konpromisoa, bai euskal nazio nortasunaren sustatzea eta erakunde-finkatzea dakartzalako eta baita ere bortizkeriaren legitimazio etiko eta politikorik eza eragiten duelako.
Hirugarrenik, nonahiko eta nolanahiko hitzaren eta elkarrizketa zibilizatuaren defentsa –beti ere askatasunez eta bortizkeriarik gabe— hitza eta elkarrizketa baitira ekintza politikoaren alboratu ezinezko tresnak.
Bortizkeriaren aurrean, hitza eta politikagintza aldarrikatu. Beti ere jakitun, “armekin batera, bortizkeria zuritzeko erabiltzen diren larderiazko jarrerak eta helburu politiko jakinak lortzeko edozerk balio duela uste izatea baztertzen direnean egingo dela behin-betiko bakea”. Ez baitugu inoiz onetsiko, eta ETAk jakin behar du, inolako eztabaida eta akordikorik Euskadiren etorkizunari buruz ETAren babespean. Lan egingo dugu ideia eta egitasmo politikoen defentsan, baina ezein proiektu politiko bakea lortzeko baldintzatzat aurkeztua izan dadin onartu gabe.
Euzko Alderdi Jeltzaleak jarraitu behar du zintzo eta oneski lan egiten, bortizkeriaren arazoa alderdien arteko trafikotik behingoz geratu dadin. ETAk suntsitu du Barajasko T-4 aparkalekua. Baina ez dugu utziko biolentziaren kontra aritzeaz gainera elkarren arteko konfiantza eta elkarrizketa landu ditugun alderdien arteko giroa suntsitu dezan. Zentzu honetan, espiritu honi jarraiki bortizkeriaren kontra eta bakearen zein askatasunaren alde abian jarriko diren elkarrizketa eta ekimen guztietan parte hartuko dugu.
Dei egiten diegu aukera politiko guztiei, bakoitzak bere egitasmo politikoei uko egin gabe, terrorismoaren kontra borroka ez dadin inondik ere gure arteko eztabaida bihurtu eta are gutxiago hautes-armatzat erabilia izan.
Sabin Etxean, 2007ko urtarrilaren 3an

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09