Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2007/05/21

EAJ-PNBk UDF-Mouvement démocrate sustengatzen du

Maiatzaren 17an, Baionan, Jean Jacques Lasserre jaunak egin adierazpenen ondotik,  EAJ-PNBrekin lanean hartzeko xedea agertuz hurrengo legebiltzarreko hauteskundeei eta Euskal Herriko geroari begira, EAJ-PNBren herrialde biltzarrak bere herrialdeetako ordezkari guzien botoarekin erabaki du sustengatzea Marie-Hélène Chabaud-Nadin V. haustes eremuan eta Roland Machenaud VI. hautes eremuan.

rss Ezagutzera eman
Sustengu hau posible izan da UDF-MDk bere programan sartu baititu EAJ-PNBrentzat oinarritzat diren hiru gai : euskara, mugazgaindiko harremanak eta Iparraldearen onarpena.

Euskarari buruz, hautagaiek beren gain hartzen dute Konstituzioaren 2. artikulua aldatzea estatu ofizial baten emaiteko hizkuntz guttituei, euskara bezala. Mugazgaindiko harremanei begira, bi hautagaiek harremanen azkartzea eta lankidetza bultzatzea alor guzietan hitzemaiten dute.
 
Estado aldaketaren mugimenduan, gogoeta bat abiatuko da nortasuna eta Iparraldearen onarpena kontutan hartzeko eta baita ere erakunde baten beharra agertzeko.
 
Solasaldi azkar horren nahikeria abiatze berri bat da bi alderdientzat, bainan bereziki Iparraldearentzat. Horretarako hitzarmen historikoa da abertzale mugimendu eta frantses mugimendu baten artean.
 
Bere aldetik, UDF-MDk proposatu dio EAJ-PNBri lan batzorde iraunkor bat xutik ezartzea gai guzien aipatzeko, adostasun gabeko gaietan ere.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP