Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2007/12/21

18/98 auzia edo justiziaren politizazioa

Euzko Alderdi Jeltzaleak jakinarazi du, Auzitegi Nagusiak 18/98 sumarioko 47 auzipetuak kondenatzeko publiko egin duen epaiaren ildotik, justiziaren zati batek deskreditu sozialaren bidean jarraitzen duela, eta, itxura guztien arabera, ez duela atzera egiteko asmorik.

rss Ezagutzera eman
Publiko egindako epaiaren ostean, EAJ-PNBren ustez : "Epai hau José María Aznar presidente zela hasi zuten, eta motibazio politikoak oinarri dituen prozesu judizialen adibide garbia da. Alderdien Legea bezalako legeek babesten dituzte; hots, nazioarteko auzitegiek zalantzak ipini dituzten legeek".

Euzko Alderdi Jeltzaleak hilaren 20ean, sententzi honen kontra, "18/98+ Plataformak" Bilbon deitu duen ekitaldian parte hartu du. "Prozesu judizial honetan begien bistan izan diren irregulartasunak erakundearenak izan dira, eta ez luzatzeko aitzakiak. Haietako batzuek Prozedura Kriminalaren Legea bera ere ez betetzera iritsi dira, eta abokatuen elkarteek eta kontseiluek salatu ere egin dituzte", EAJ-PNBrentzat.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP