http://www.iparralde.eu/ibarloza/" />
Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2008/02/12

EAJ-PNBk Iñaki Ibarloza aurkezten du Hendaiako kantonamenduan

Iñaki Ibarloza eta Marinette Aprendisteguy, EAJ-PNBren hurrengo hautagaiak izanen dira, Hendaiako kantonamenduarentzat, hurrengo Martxoaren 9 eta 16etan.

http://www.iparralde.eu/ibarloza/

rss Ezagutzera eman
Iñaki Ibarloza eta Marinette Aprendisteguy, Hendaiako kantonamenduaren seme alabak dira. Iñaki Ibarloza, gazte gaztetik tokiko bizian parte hartzen du. Kantari abesbatza batzuetan, errugbilari jokolari eta buruzagi ohia, elkarte ezberdinen sortzaileenetarik bat, Iñakik leialtasunari premia emaiten dio. EAJ-PNBn sartu da duela 30 urte. 2000tik 2004a arte, Iparraldeko alderdiaren lehendakaria egon da. Marinette, amatxi aktiboa egoiten da. Beti danik ere, bizi publikoari interes handia ekarri dio.

« Euskal zentristak gira. Epaile bezala agertu nahi dugu, eskuin eta ezker alderdi nagusien artean, funtsean frantses zentralismo berdina defenditzen dutena ». Gizarte osoari idekitzen dira « batzuk badiote ere arrazistak girela, guk ongi etorria eskaintzen dugu hemen bizi nahi duten jendeei, Euskal Herrian beti danik egin den bezala ».

Proiektua plazaratzen badute ere, lehen lehenik, politikaren egiteko molde berri bat erakutsi nahi dute « ez dugu hautetsi izaiteko epe motzeko interesei kasu egiten eta prest gira aintzinaraztea gure ustez, herri honentzat beharrezkoak diren epe ertaineko egitasmoak » Hegoaldeko arrakastaren arrazoinetarik bat da horrela lanea hartzea herriarentzat. Hori da hemen ezagutarazi nahi dugun ere zinezko euskal politika.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP