Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2008/03/04

EAJ-PNBk B.Gimenez, A.Iriart eta B.Auroy sustengatzen ditu

EAJ-PNBk bere hautagaiak aurkezten ditu Hendaia eta Donibane Lohitzuneko kantonamenduetan. Gutaz hurbil diren hautagai batzu Iparraldeko beste kantonamendu gehienetan aurkezten dira.

rss Ezagutzera eman
Beste hautagaien iritzia ezagutu

Erabaki dugu ezagutzea Modem, UMP eta Alderdi Zozialista edo hurbil direnen iritzia menturaz sustengu baten ekartzeko.Galdegin diegu beren jarrera azaltzea guretzat ezinbesteko aldarrikapenei buruz :
  • bortitzkeria arbuiatzea
  • erakunde bat Iparraldearentzat
  • euskararen ko-ofizialtasuna frantsesaren ondoan
  • mugazgaindiko politika azkarra beila egitura batekin
  • Garapen agentzia bat eragile pribatu eta publikoak biltzen dituenak
Hala zoin diren guri erantzuna eman duten hautagaiak :

- Beñat Gimenez jauna, Angelu Hegoaldeko kantonamendua, Modem
- Bernard Auroy jauna, Uztaritzeko kantonamendua, Modem
- Jacky Etchandy jauna, Baigorri kantonamendua, Modem
- Joel Breque jauna, Biarritze-Ekialde kantonamendua, Alderdi zozialista
- Sauveur Bacho jauna, Donapaleuko kantonamendua, Alderdi zozialista-ren sustenguarekin
- Jacques Herrera jauna, Mauleko kantonamendua, Alderdi zozialista- Alain Iriart jauna, Hiriburuko kantonamendua, hautagai abertzalea
- Jean Pierre Vergnolle, Hiriburuko kantonamendua, Alderdi zozialista

Gure sustengua

Hautagai guziak aldarrikapen horiek sustengatzen dituzte, salbu Jacky Etchandy, Jacques Herrera eta Jean Pierre Vergnolle-k

EAJ-PNBk erabaki du bere sustengua ekartzea :
- Beñat Gimenez-i, Angelu-ekialde kantonamenduan
- Alain Iriart-i, Hiriburuko kantonamenduan
- Bernard Auroy-ri, Uztaritzeko kantonamenduan


EAJ-PNBk begi onez ikusten ditu hautagaitza horiek :
- Joel Breque Biarritze-Ekialde kantonamenduan
- Sauveur Bacho, Donapaleuko kantonamenduan
Gure galdea da jakitea ea posibilitaterik ukanen dutenez PSko zuzendaritza emanuelista zentralistaren mugiaraztea, orain arte abertzale aldarrikapenei buruz hain hetsiak izan ondoren.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP