Artxibak
2008/03/11
EAJ-PNBren azkartze nabarmena
EAJ-PNB pozten da lortutako emaitzetaz kantonamenduetako hauteskundeetan. Eskertzen ditugu konfiantsa ekarri diguten hautesleek. Donibane Lohitzuneko kantonamenduan, Claire Noblia eta bere ordaina zen Jean Tellechea-k lortu dute bozen %10,60a eta 1295 boz, erran nahi baita, %61,47a eta 493 bozen emendaketa. Hendaiako kantonamenduan, Iñaki Ibarloza eta bere ordaina zen Marinette Aprendisteguy-k lortu dute bozen %4,29a eta 596 boz, erran nahi baita %76,85en eta 259 bozen emendaketa.
Sustengatzen genituzten hautagaiak ere emaitza esperantzagarriak lortu dituzte. Jada, Alain Iriart Kontseilu Orokor da eta berriro Hiriburuko auzapez izendatua izanen da. Beñat Gimenez eta Bernard Auroy egoera baikorrean dira. Botu euskalzale eta abertzalea mobilizatzea haien alde deitzen dugu ere.
Lehen itzulitik landa EAJ-PNBk 7 herri kontseilari (1 baizik 2001ean) ditu Azkainen, Ziburun, Makean, Donibane Lohitzunen eta Donibane Garazin. Goraipatzen ditugu ere Hazparnen eta Senperen hautatu edo berriz hautatu izan diren auzapez euskalzaleak.
Orain, EAJ-PNBren botua Iparraldearen bizi politikoan errotzen da. Jarraituko dugu aldarrikatzen Europar Euskal Herri munduari eta geroari idekia bere nortasun ainitzan oinarritua, iragan ezagutu eta asumitu batean finkatua. Gure hautagaien presentziak botu abertzalea azkartu du. Donibane Lohitzuneko kantonamenduan, botu abertzaleak bozen %25,67a lortzen du 2001ean % 18,39koa zelarik, gure arteko ezberdintasun sakonak kontutan hartu gabe.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09