Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2008/04/02

Jean Pierre Ibarboure : « Gehiengoaren kide batzuek EAJ-PNB deskubritu dute »

Jean Pierre Ibarboure, EAJ-PNBko kidea herriko kontseilari berriz hautatua izan da Azkaineko Herriko Etxean. Hauteskundetik landa, bere ihardokitzeak helarazten dizkigu eta bere herriarentzat ekarri nahi dituen egitasmoak azaltzen dizkigu.

rss Ezagutzera eman
Jean Pierre Ibarboure : « Gehiengoaren kide batzuek EAJ-PNB deskubritu dute »

ARGAZKIA JAITSI

Zoin izan dira ihardokitzeak Azkaine-n kantonamenduetako hauteskundeen EAJ-PNBko emaitzen ondotik ?

Hauteskunde horien karietan, gehiengoaren kide batzuek EAJ-PNB deskubritu dute. Beren ihardokitzeak baikorrak izan dira. Maite dute gure bortitzkeriaren eza, Claire Noblia, gure hautagaiaren idekidura haiei begira, gure nahikeria proposatzea inposatu gabe, alderdikeriaren baztertzea.
Pertsonalki, kantonamendu osoan eta bereziki Azkainen, EAJ-PNBren emaitza paregabeetaz zinez pozten naiz. Hauteskunde horien ondoko egunetan, Azkaindar batzu hortaz oharturik nerekin mintzatzeko hurbildu zaizkit.

Zoin izanen da zure funkzioa Azkaineko Herriko Etxean ?

Auzapez orde bezala hautatua izan naiz, finantzetan eta euskal kulturan ordezkaria. Denboraldi azkar batean gira lehen aurrekontuaren finkatzeko, beharrezko aurrekontu aurreikusi bat oso zehatza bezala da. Euskal kulturari buruzko funkzio berriak zinez motibatzen nau. Piarres Larzabal urtea ospatzen dugu gertakari ezberdinekin apezetxearen arraberritzearekin berari zuzendutako gela batekin. Bi egitasmo aintzina jarraitzen dute, mintzaldi bat Daniel Landart-ekin, Piarres Larzabal ikastolako ikasleen parte hartzearekin eta bere antzerkiko zati batzuekin. Hegoaldean egin erakusketa bat izanen da ere, obra egile honi buruz.Azkainen euskararen presentziaren bermatzea segurtatuko dugu. Lehen herrietan gira politika nahikor baten bultzadan, bereziki herriko langileen formakuntzarekin euskarari buruz erakaskuntza libre batekin nahi dutenentzat. Euskararen presentzia azkartuko dugu herriko sail ezberdinetan, elkarteetan Euskararen aldeko Erakunde Publikoaren partaidetzarekin. Gure herriko mugazgaindiko aldea baloratzea saiatu nahi nuke asmatu behar diren animazio erregularrekin. Hegoaldeko eragileekin partaidetzak sortu nahi nituzke.

 
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP