Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2008/04/03

Euzkadi Buru Batzarrak ETAko agiriaren ondotik ekimen bat bultzatzen du

Euzko Alderdi Jeltzaleak, Aberri Eguneko bere diskurtsoan berretsi egin zuenez, guztiz arbuiagarri eta etikoki mespretxagarri deritzo ETAren jardunari, hauxe delakoan euskal aberrigintzarako oztoporik nagusiena. ETAren azken komunikatuaren berri makabro hori izan da militante sozialista guztien kontra egin duen mehatxua. Beraientzat, eta terrorearen tiraniaren menpean dauden pertsonentzat, gure Alderdiaren laguntasunik eta besarkadarik beroena.

rss Ezagutzera eman
Euzkadi Buru Batzarrak ETAko agiriaren ondotik ekimen bat bultzatzen du

ARGAZKIA JAITSI

Komunikatu honekin batera, aldi berean eman da Arrasateko udalean zentzura mozioaren inguruan sortu den polemika. EAJ-PNVk eragile politiko guztiei zuzendutako deia egin nahi du gai hauek arduraz eta sen onez kudea ditzagun, muturreko protagonismo orotik aldenduz eta ahal den adostasun zabalenetik jardunez ; beti ere hiritargoaren interesa bilatuz eta instituzioen gobernagarritasunaren alde. Inguruabar horiek, gogoratu beharra dago, ez dira eman azken egunotan.

ETAk botatako desafioari erantzun lasaia eta irmoa eman nahian, EAJ-PNVk azpimarratu nahi du Herri honetako arduradun instituzional eta politikook ez dugula geldirik eta mutu geratu behar giza eskubideei , bizikidetza baketsuari eta jarduera politiko askeari eragindako eraso berri honen aurrean.

Zentzu honetan, Euzko Alderdi Jeltzaletik, ANVren kargu politiko eta hautetsiei, gai larri honen inguruan adierazpen publikoa, garbia eta berehalakoa egin dezaten eskatzen diegu. Izan ere, ETAk atzo argitaratutako agirian bere burua bozeramaile eta jarrera politikoen defendatzaile izendatzen baitu.

Adierazpen hau denbora tarte laburrean ematen ez baldin bada, EAJk, ANVren ordezkariak dauden Erakunde eta Udaletxe guztietan, mozioak aurkeztuko ditu eta, ordezkari demokratiko bati eskatu ahal zaion gutxieneko etika eta morala ez izateagatik, ordezkari hauen dimisioa eskatuko du.

Bide hauek emaitza egokirik emango ez balute, EAJk beste alderdi politikoekin bildu eta beharrezko erakunde-ekimenak martxan jartzeko jarrera adieraziko du, beti ere, neurri guztiak kontutan harturik, hau da, gaitzespen politikotik zentsura moziora. Horrela, Euskal erakundeak konpromiso etiko eta demokratikotik zuzenduta egotea bermatuko genuke. 

                                                                      Iñigo Urkullu,
                                                                      Sabin Etxea, 2008ko apirilaren 02an
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP