Artxibak
2008/04/08
Frantziak bere "Tibet"ak baditu
Beijing-eko Joko Olimpikoen gatazka eta Tibet-en Txinatarren erasoaldiak demokrazia eta herrien erabakitze eskubidearen galde zabalagoa adierazten dituzte. EAJ-PNB barnean dagon « Herrialdeak eta Herri elkartuak » erakundeak Tibeteko herriari bere anaitasuna eta bere sustengua berriz adierazten dio. Herri hau poliziaren erasoa pairatzen du egiazko burujabetza eta bere kultur nortasunaren errespetua galdegiten duelarik.
Bixtan dena, ezin da konparatu gaurko Frantziako herrien egoera Tibeteko herriaren zapalkuntza fisikoarekin Txinako okupazio poderearen gandik. Bainan edozoin demokrata on batek gogoarazten zaiona da frantses politiko klasearen dei zabalak kultur hizkuntz eta izpiritu autonomiaren aldeko errespetua. Zeren oinarri horren unibertsaltasuna egiazkoa bada, zergatik uka Frantziako hizkuntzen ko-ofizialtasuna ?
EAJ-PNB kide den R&PS-ek orroitarazten du atzerrian demokrazia ikasgaiak laster egiten dituelarik Frantziak bere lurraldeko guttienen kultur eskubideak ukatzen dituela : Okzitandarrak, Euskaldunak, Korzikarrak, Bretoindarrak, Katalanak, Alzaziarrak, Saboiarrak eta Flamengoak. Bere guttienen kultur eta hizkuntz onarpen ofizialak oztopatuz, Frantziak kultur eskubideei doazkion Europako eta nazioarteko hitzarmenak zangopilatzen ditu. Datu horien orroitaraztea garrantzitsua da :
1- Frantzia, Bielorusia eta Turkia dira Europako Kontseiluko « nazio guttituen zaintzeko Hitzarmen orokorra » baizik izenpetu ez duten Europa Kontseiluko Estadoak.
2- Frantziak eza emaiten dio oraindik « Herrialde edo hizkuntz guttituen Europako karta »ren berresteari. Guttietan bizi diren norberen eskubideei zuzendutako « eskubide politiko eta zibilei lotutako nazioarteko Itunaren » 27. artikuluaren erreserba kentzeari oraindik uko egiten dio Frantziak.
3- 2008ko Martxoaren 3an argitaratu NBEko txoxtenaren bururatzeak dio « Frantzian dauden erkidego guttituen kideak erakunde eta gogoetetan barnatu egiazko arrazako diskriminazioa jasaiten dute ».
R&PSk berriro frantses gobernuari deia zabaltzen dio nazioarteko hitzarmenekin bat egin dezan eskubide kulturalei begira eta bere konstituzioaren 2. artikulua alda dezan aipatu « herrialde » hizkuntzen errespetuaren bidea hartuz.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09