Artxibak
2008/10/31
Ekintza ekonomiko bateratu baten alde
Enpresa eta lantegi sortzailei zuzendu zerbitzuak mehatxatuak direa ?
Baiona Euskal Herriko Industri eta Komerzio Ganbara zalantzan da Bordelen eskualdeko Ganbara handi bakar bat sortzeko erreforma asmoarekin.
Baiona Euskal Herriko IKGa Iparralde mailako kalitatezko animazio ekonomiko egitura bakarra da, ahalbide handiekin 120 bat jende lan egiten dutelakotz. IKGk goi mailako formakuntzak garatzen ditu Estia-rekin biharko kudeatzaileen alde, Baionako portua bere gain hartzen du, kanpoko lantegiak jinarazten ditu, tokiko lantegiak eta saltegiak aholkatzen ditu.
EAJ-PNB IKGko berantolaketaren aurka da, Iparraldeko lantegi ttipi, ertain eta lana lehentasuna denarentzat kaltegarri litzateke. EAJ-PNBk jende eta tokiko eragileen hurbil dauden erabakitze podere azkarren alde agertzen da eta IKGrentzat ahalbide handiagoak aldarrikatzen ditu.
Tokiko ekintza ekonomikoaren arduradun guziek, herrialdea, departamendua, herri elkargoek, Industri eta Komerzio Ganbara, garapen elkarteak, sindikatak elgarretaratu eta iharduerak koordinatu behar dituzte. Gaurko xahutzeak zerbitzu berdinen sorkuntzarekin eta osagarritasunik gabeko ekimenen barreatzearekin baztertu behar dira. Bateratze berri hau ezinbestekoa da tokiko lantegiak eta lana azkarrago eta eraginkorrago sustengatzeko.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09