Artxibak
2008/12/01
Hezkunde Nazionala gainditu baten manifestaldia
Erakunde baten 2000 jende Baionako karriketan. Badea Iparraldean mail hortako kontestazioa sor lezaken enpresa bat ? Ez. Hezkunde Nazionalaren erreformek haserrea erregularki sortzen dute.
Manifestaldiek beti mezu bera helarazten dute : entzuketa, komunikazio eskasa eta beraz onarpen falta. Europako Hezkunde sistema zentralizatuena giro txar hau handitzen du. Nola Administrazio Zentralaren 3500 langile publiko kudea lezakete ongi 1 000 000 bat inguruko erakasle eta ikerlarien behar ainitzak, gutti gora behera funkzionari zentral bat 290 pertsonentzat. Horietan, CNRSko ikerlariak, baserri eremuko ama eskolako laguntzaileak, hirietako lizeoko erakasleak, lana eta behar arras ezberdinak. Ikasleen egoera zozial, geografiko eta kulturalak ere erantzun berezituak galdegiten dute bakotzarentzat.
Bilakaera horri begira, herri guziek beren Hezkunde sistema deserdiratzen dute. Beharrei erantzun hurbilen emaiteko lehentasunari, frantses alderdi politikoak eguneroko bizian ezberdintasunak handitzen dituen eredu gainditu bati lotzen dira. EAJ-PNBk Iparraldeko arduradun politikoei galdegiten die zentralismoaren hutsak salatzea Hezkunde deserdiratu baten alde jokatuz. EAJ-PNBk defenditzen du Hezkunde mailan lan egiten duen Iparraldeko podere bat.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09