Artxibak
2009/01/13
Ibarretxe: “EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidenteari kontuak eskatu behar zaizkio eragin duen krisiagatik”
Juan Jose Ibarretxe lehendakariak adierazi du, ilegaltzat jotako Batasuna alderdiarekin biltzeagatik bere aurka irekitako auzia artxibatu ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren presidente Fernando Ruiz Piñeirori erantzukizunak eskatu behar zaizkiola eragin duen krisiagatik.
Era berean, pozik dagoela adierazi du, zentzugabekeria juridiko eta politiko hori amaitutzat eman delako, eta erantsi du auzia behin betiko artxibatu izana espero duela, eta ez dadila izan parentesi soil bat.
Ibarretxek prentsaurrekoa eskaini du Gasteizen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak lehendakariaren aurka jarritako auzia artxibatzea erabaki zuela jakin ostean egin zen ezohiko gobernu kontseiluaren ondoren.
Auzi hori, bestalde, Patxi López eta Rodolfo Ares politikari sozialisten, eta ezker abertzaleko bost ordezkariren aurka ere jarri zuten, horien artean, Arnaldo Otegi, Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jotako Batasuna alderdiko ordezkariekin bilerak egiteagatik. EAEko Auzitegi Nagusiak, kasua epaitzeaz arduratzen zen salako presidentearen botoarekin, justifikatu egin zuen erabaki hori, salaketa legitimorik ez zegoelako, herri salaketa baino ez. Jaurlaritzako kide guztiak eta emaztea, Begoña Arregi, alboan zituela lehendakariak berak irakurritako Eusko Jaurlaritzaren deklarazio instituzional baten bitartez, Ibarretxek pozik dagoela adierazi du, herrialde honentzako konponbideak bilatzen zituen elkarrizketa jazarri duen zentzugabekeria juridiko eta politiko horri azkenean amaiera eman zaiolako.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09