Artxibak
2009/02/03
Erospen gaitasuna sortu
14 000 jende Baionako karriketan ibili dira, joen den Urtarrilaren 29an beren bizi baldintzen txartzea oihukatzeko, bereziki, eguneroko diru arazoak. Kexaren adierazle, sektore pribatuko langileen presentzia. Eguneroko zailtasunari gehitu behar zaio podere publikoen faltsukeriaren inpresioa sustengu azkarrago bat emanez krisiaren erantzuleei eta guttiago zailtasunean dauden pertsonei.
Iparraldean, podere publikoek gutti diruztatzen dute berrikuntza eta ezagupenaren ekonomia, enplegu ongi ordainduak sortzen dituena. Euskal Herri 2020ko aurrekontuaren %5a bakarrik goi mailako hezkuntza eta ikerketari zuzendua zaio, 12 milioi euro, 6 urtez.
Konparatzeko, Eusko Autonomi Erkidegoak 6,8 miliar euroko inbertsioa egiten du 4 urtez berrikuntza eta ezagupenarako gizartea garatzeko. Kanpotik igurikatu gabe, posible da irtenbideak atzemaitea biztanleen erospen gaitasun apaltzeari. Horretarako zinezko tokiko podere erabakitzailea izan behar da, gaur lurraldeetako erakundeek inbertsio publikoen %73a segurtatzen baitute, Frantses Estadoan.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09