Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2009/02/04

Arrabultzapen plangintzak Iparraldea ahanzten du

1000 egitasmo diruztatuak 26 miliar euroentzat. Frantses gobernuaren arrabultzapen plangintza Lurralde Erakundeen gabe egina, Parisetik preparatua izan da eta Iparralde bezalako lurralde bat baztertzen du.  

 

rss Ezagutzera eman
Akitanian, operazio gehienak Bordelen kokatuak dira : portu, unibertsitate, Arkitekturaren Eskola Nazionala, Bassens kaiaren berrikuntzak, errepide inguru, burdin liña, egoitza administratiboei buruzko obrak, ... Iparraldean, gutti gelditzen da salbu Baionako katedrala, presondegiaren berrikuntza eta industri proiektu baten sustengua. Euskal lantegiek borrokatu beharko dute, Bordelen ere metatu izan daitezken laguntzentzat.

EAJ-PNBrentzat, euskal ekonomiaren sustengua tokiko eragile, lantegi eta lurralde erakundeetatik etorriko da azken horiek Frantziako inbertsio publikoaren %73a segurtatzen dutelarik. Hemen EAJ-PNBk nahi luke lastertua izan dadin Euskal Herria 2020ko lurralde hitzarmena 6 urteentzat egina 34 programekin. Arrabultzapen plangintza hortaz kasik baztertua da. Iparraldeko biztanleek gutti gozatuko dute gobernuaren plangintza hau, bereziki egina Parise eta hirigune handientzat.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP