Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2009/02/10

EAJk errekurtsoa aurkeztuko du Estrasburgon Kontsulta Legea ezeztatzeko erabakiaren aurka

EAJren EBBren lehendakari den Iñigo Urkulluk Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, “Euzko Alderdi Jeltzalearen legezko ordezkariek errekurtso bat aurkeztuko dute, datorren egunotan, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegian, joan den urtean Eusko Legebiltzarrak onarturiko kontsulta Legea ezeztatzeko Auzitegi Konstituzionalak hartutako erabakiaren aurka”.

rss Ezagutzera eman
EAJk errekurtsoa aurkeztuko du Estrasburgon Kontsulta Legea ezeztatzeko erabakiaren aurka

ARGAZKIA JAITSI

Urkulluk azaldu duenez, “gai horren inguruan Euzko Alderdi Jeltzaleak eskatu dituen bi txostenen ondorioak aztertu ondoren –horietako bat arlo horretan espezialista den Europako bulego batek egina–, errekurtsoa aurkezteko erabakia hartu du alderdiak, baita errekurtso hori abokatuek idazten amaitu ondoren lehenbailehen aurkeztekoa ere”.

“Jaso ditugun txostenek erakusten digute Giza Eskubideen Auzitegiak errekurtsoa onartzeko aukerak badaudela” gaineratu du.

Lehendakari jeltzalearen ustez, “errekurtsoa Kontsulta Legearen alde dauden alderdi guztiek batera jarri izana nahiko genukeen, baina bakoitzak ekimenari bakarka heltzea erabaki du, bakoitzak bere modura eta horretarako eskubidea dute, noski ".

“Errekurtso hori aurkeztuta gizartearekin hartutako konpromisoa ere betetzen dugu, eta 63.128 euskal herritarrengandik jasotako babesari bidea ematen diogu. Mahai honetan dago atxikipen horien zati bat”.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP