Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2009/02/25

Zuhurtasunaren bidea !

Edouard Balladur, tokiko erakundeen aldaketarako batzorde buruarekin izan topaketaren ondotik, joan den otsailaren 17an, Etcheto eta Lasserre jaunek Iparraldeko hautetsi eta eragileen talde buruek txosten bat helarazi diote Hautetsi eta Garapen Kontseiluen izenean.

Iparraldeko ordezkariek “ Iparraldeko erakunde berezi ” bat aipatu dute, eskumen zabalekin bereziki, lurralde antolaketan eta ekonomian.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNBk ekimen hau agurtzen du eta pozten da proposamen hortaz gure “ lurralde berezitasun kulturala”ren kontutan hartzeko urrats berri bat baita.

EAJ-PNB pozten da ere ikustea proposamen instituzional hau “ departamendu “ aldarrikapena baino eginkorragoa dela Alderdiak azken urteotan proposatu “ Iparraldeko Lurralde Erakundea “ proposamenaz hurbilduz.

EAJ-PNBk orroitarazten du zuhurtasun bidea eta Iparraldearen geroa “ Lurralde Erakunde berezi ” horrekilan jarraitzen dela departamendu eta eskualde baten eskumenak eta diru ahalmenak eskuratuz euskararen ezagupen ofiziala eta mugazgaindiko eskumenarekin.
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP