Artxibak
2009/03/06
Jendeen mailako herrialdearentzat
Balladur batzordeak tokiko erakundeen erreformari buruz bere txostena publikoki agertu du. Errepublikako Presidenteak lege proiektu bat izanen dela aintzinatu du jadanik. Ekonomia batzuen egiteko arrangura bakarrarekin sortu neurri teknikoen zerrenda hau, herritarren hurbiltasun eta ezagupen kolektibo beharretatik urrun gelditzen da.
Herrialdeen zenbakia murriztea eremu zabal jendetsuagoak eta indartsuagak sortzeko, ikuspegi teknokrata bat baizik ez da auzo herrien errealitateetaz urrunduz. Europako herrialdeen aberastasunak ez du harremanik oso ezberdinak dituzten hedadurekin. Aoste arana, Errioxa edo Nafarroa, Iparraldearekin parezkagarriak, beren Estadoko herrialde aberatsenetan dira. Alderantziz, Akitania-Poitou-Charentes herrialde handi bat bereziki Bordele-ri baliagarri litaike. Bere diru eta « lobby » gaitasunekin, hirigune berri hau herrialdearekin gauza lezake egitasmo handi gehienak. Erreformak erran nahi du diru eta jendeen konzentrazioa hiri handietan.
Erran ezin batek jarraitzen du : eskumen eta gaitasun fiskalena, Europako lurraldeen aberastasunen oinarrian. Ahultasuna ez da herrialde ttipiegietatik etortzen baizik eta aurrekontu ttipiegietatik. Gure kontinentearen 12 herrietan, lurraldeko erakundeen gastu publikoak gastu publiko orokorren %35ekoa da. Frantzian, %21a baizik ez du gainditzen. Akitaniako herrialdearen aurrekontua jende guttiago duen Euskadikoaren %10ekoa da.
EAJ-PNBk berresten du Iparraldeko Lurralde Erakunde proiektuaren baliagarritasuna, Europako ereduarekin bat eginez. Egitasmo hau podere hurbil eta arrunta proposatzen du herrialde eta departamendu eskumenak bateratuz, ezagupen kolektibo bat segurtatzen duen podere bat. Beste Europako herrialde aberatsak bezala, Iparraldeak baluke diru gaitasun aski eta nortasun kultural azkarra engaiamendu eta dinamismoa bultzatzeko, aberastasuna sortuz.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09