Artxibak
2009/04/17
Erakunde eraginkor eta eginkor baten alde
Aberri Egunaren karietan eta tokiko erakundeen aldaketa baten menturan, Iparraldeko erakundeari buruzko eztabaida berriz pizten da Iparraldeko departamendu baten interesa galdezkatua delarik. Frantzian, diskurtso nagusia herrialde eta herri elkargoen azkartzean kokatzen da.
EAJ-PNBren arabera, bi aurre baldintzak bete beharrekoak dira instituzio aldarrikapen baten gauzatzeko : alde batetik, egitasmo eraginkor eta eginkorra eta bestaldetik, horren aldeko iritzi publikoaren gehiengoa. Iparraldeko departamenduaren aldarrikapenak arrakasta herrikoi handi bat ezagutu du. Gure nortasun kolektiboaren onarpena eta hurbiltasun behar batean oinarritzen zen nagusiki. Gaur, Iparraldeko erakunde baten aldarrikapenak eguneroko arazoei erantzun lezaken tokiko podere eraginkor bati lotu behar da. Aldarrikapen hau bihotza eta arrazoina uztartu behar ditu euskal gizartean errotzeko.
EAJ-PNBk “Iparraldeko Lurralde Erakundearen” egitasmoa aintzinatuko du, dinamika bateragarri berri batean, aintzineko lorpenetarik abiatuz. Dinamika hau ekintza politikoari toki garrantzitsu bat emanen dio. Hauteskundeen emaitzak dute bakarrik zinezko eragin bat izanen frantses alderdi politiko eta Frantziako edo tokiko arduradunen bilakaeran. Iparraldeko Erakunde baten aldeko atxikimendua azkartua izanen da eguneroko bizian azkartuz euskal Euro-herrialde bat, ondoko 10 urte hauen iparorratza, lurralde, ekonomia eta gizarte mailetan.

Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/22
BERRIA
2024/11/08
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2023/04/09