Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Artxibak

2009/04/27

Gora Euskadi Europan !

Jean Tellechea, industri zuzendaria eta Urruñako herri kontseilariak Euskadi Europan zerrenda aurkeztu du larunbatean. Euskadi Europan EAJ-PNBko europazaletasunean kokatzen da. 1932ko Aberri Egunak Euzkadi-Europa leloa proposatzen zuen jadanik.
Hautagaiak mundu zozial ezberdinetatik etortzen dira : baserritarrak, hiri ingurukoak, hiritarrak. Europa humanista, gizonari zuzendua eta ez Estadoen interesei aldarrikatuko du. Horretarako, Europa azkarra, batua eta hurbila, egunerokoa izan behar da.

rss Ezagutzera eman
Gora Euskadi Europan !

ARGAZKIA JAITSI

Euskadi-Europak Europa federala defendituko du egiazko Konstituzio batekin, bide bakarra batasun azkar batentzat Estadoen Europa gainditzeko. Europa zoziala, zerbitzu publiko berriekin liberalismokeria oztopatzeko. Ezinbesteko Europa, lanpostu berrien sortzeko ekonomi berdean, ezagupen eta berrikuntza ekonomian inbertituz.

Europa hurbil bat Europako herrialdeak azkartuz, garapen ekonomiko gune horien indartzeko. Gure kasuan, Euskal Euro-herrialde baten indartzea beharrezkoa da. Espania Estadoko lurralde aberatsenari idekitzea ezinbestekoa da gure garapenarako.
Euskadi Europan zerrendak EAJ-PNBko egitasmo nazionala Europan berresten eta indartzen du.

Gora Euskadi Europan !

10 hautagai titularrak

1- Jean Tellechea, industri zuzendaria, Urruñako Herri kontseilari
2- Maité Lafourcade, unibertsitaria, Angelu
3- Paco Arizmendi, inprimalaria, Donibane Garaziko Herri kontseilari
4- Gaxuxa Elhorga-Dargains, erakasle, Donibane Lohitzuneko Herri kontseilari
5- Dominique Larramendi, medikua, Hazparne
6- Txaro Goikolea, etxeko ama, Angelu
7- Iñaki Ibarloza, Ziburuko Herri kontseilari
8- Marinette Aprendisteguy, etxeko ama, Biriatu
9- Jean Aniotzbehere, Sarako auzapez ohia
10- Marie-Andrée St Esteben, erakasle, Miarritze
Europako Alderdi Demokrataren 2024ko Hauteskunde Manifestua
PDE-EDP